Gidabaimenaren bidegorria
2010/03/12 - Iruzkinak: 0
Zergatik euskara EAEn ofiziala dela 30 urte baino gehiago bete direnean Gipuzkoako gazte guztiek gidabaimena gaztelaniaz ateratzen dute?
Nahi dutelako?
Zenbatek?
Euskaraz gai ez direlako?
Zenbatek?
Euskaraz ezin delako?
Zenbatek?
Marifer Gorostiza eta Iñaki Arruti: "Bultzatu ditugun kanpainak nahiko eraginkorrak izan dira"
2010/02/23 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera herrietan sustatzeko asmoz hainbat egitasmo jarri dituzte martxan azken urte hauetan. Burutzen duten lanaz gehiago jakiteko Lasarte-Oriako euskara saileko bi teknikariekin hitz egin dugu, Iñaki Arruti eta Marifer Gorostizakin hain zuzen.
Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak aurkeztu dituzte
2010/02/23 - Iruzkinak: 0
Udaletako Euskara-Zerbitzuen topaketak apirilaren 21ean eta 22an izango dira Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Aurten landuko duten gaia "Nerabeen aisia eta lagunartea" izango da eta "Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?" galderari erantzuna bilatzen ahaleginduko dira.
Otsailean euskaltegietan matrikulatzeko aukera berria: "Zurea bai zortea!" / "Estás de suerte!"
2010/02/08 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko udalek, eskualdeko euskaltegi guztiekin batera, herritarrei gogorarazi nahi die aukera paregabea dutela eskualdeko edozein euskaltegitan matrikulatzeko.
Motxian eby 2010
2010/02/02 - Iruzkinak: 0
Otsailaren 3tik 28ra bitartean SMSen "Motxian eby" lehiaketa egingo da www.buruntzaldea.eus webgunean. Adur Larrea komikigilearen saioetan egon diren ikasleek hartu ahal izango dute parte. Irabazleek sakelako telefono bat jasoko dute. Herri bakoitzeko telefono bat zozketatuko da.
Gidabaimena euskaraz atera daiteke Buruntzaldean
2010/01/27 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera sustatzeko hainbat egitasmo jarri dituzte martxan. Eta, oraingoan, Semaforo berdea: orain gidabaimena euskaraz. Eman bidea ekimena aurkeztu dute.
Erreportari Gaztea lehiaketako sariak banatu ditu Andoaingo Udalak
2009/12/24 - Iruzkinak: 0
Andoaingo Udalak urtero antolatzen duen Erreportari Gaztea sariketara 20 lan aurkeztu dira eta guztira 44 gaztek hartu dute parte. Saritutako lanak motorraren mundua, teknologia berriak eta Go!azen telebista saioaren inguruko erreportajeak izan dira.
www.katalogoa.org plazerrezko produktuen ataria
2009/12/17 - Iruzkinak: 0
Durangoko Azoka egunotan zabalik, eguberriak ate joka… Urteroko hitzorduotarako baliagarria izango zaigun euskal produktuen 2009ko katalogoa kalean da jada. Papereko edizioko 9.000 ale banatu dituzte Buruntzaldean. Baina noiznahi kontsulta liteke gida, www.katalagoa.org web orrialdean. Eguneratu, itxuraz berritu eta edukiz indartu dute euskal produktuei eskainitako ataria.
Euskaraz hitz egiten trebatu nahi?
2009/12/02 - Iruzkinak: 0
Andoaingo AEK euskaltegiak Udalak antolatutako Hizkide egitasmoa martxan jarri du bigarren urtez jarraian. Dagoeneko hainbat euskaldun zaharrek izena eman dute euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko. Azken hauek oraindik izena emateko aukera dute.
Udaltop jardunaldien bloga martxan da
2009/11/24 - Iruzkinak: 0
Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen bloga martxan da www.udaltop.com webgunean eta Facebook eta Twitter sare sozialetan erabiltzailea zabaldu dute, ezagutza partekatzeko eta mezuak zabaltzeko bide berriak landuz.