Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Erreportari Gaztea lehiaketako sariak banatu ditu Andoaingo Udalak

2009/12/24 - Iruzkinak: 0

Andoaingo Udalak urtero antolatzen duen Erreportari Gaztea sariketara 20 lan aurkeztu dira eta guztira 44 gaztek hartu dute parte. Saritutako lanak motorraren mundua, teknologia berriak eta Go!azen telebista saioaren inguruko erreportajeak izan dira.

Andoaingo Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen Erreportari Gaztea sariketako 12. edizioko sariak banatu dituzte (abenduak 17an) Gazte Lokalean. Lehen saria Ander Guerrero, Iker Lizeaga eta Asier Lopez de Arregirentzat izan da. Hauek 360 euro eta Xabier Laka eskultoreak diseinatutako trofeoa jaso dituzte.

 

Bigarren saria Leticia Ugalde eta Oihane Peralesek irabazi dute, eta 180 euroko saria jaso dute. Hirugarren saria, berriz, Leire Esnaola, Maialen Santa Kruz eta Lorea Sotok eskuratu dute eta 90 euroko saria jaso dute.

 

Motorraren mundua, teknologia berriak edota Go!azen telebista saioaren inguruko erreportajeak izan dira sarituak. Gainera, epaimahaiak Kaletxikiko jaien inguruan egindako idazlanari (Alaine Jauregi eta Mikel Urdangarin) aipamen berezia egin zion. Bestalde, ekitaldian gonbidatu berezia izan zen: Kemen Lertxundi musikaria.

 

Sariketa Andoain, Aduna, Asteasu, Astigarraga, Amasa-Villabona, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil edo Zizurkilen bizi edo ikasten duten 18 urte arteko gazteei zuzendua dago. Aurtengo edizioan, 20 lan aurkeztu dituzte eta guztira 44 gaztek hartu dute parte.

 

Argazkia: Jose Ignacio Unanue

* Iturria: Aiurri

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil