Euskaltegiak
AUTOMAILAKETA
Automailaketa ariketa hauek, euskalduntze prozesuan gutxi gorabehera non zauden jakiteko baliagarriak izango zaizkizu. Automailaketa proben bidez lortutako erreferentzia gutxi gorabeherakoa izango da, eta euskaltegiren batean matrikula egin nahi izanez gero, mailaketa zehatzagoa egingo da dagokion euskaltegian.
Automailaketa egiteko, lehenik, aukeratu zuretzat egoki ikusten duzun maila. Zure maila zein izan daitekeen ez badakizu hasieratik hasi.
MAILAK
1A maila: Lehenengo mailaren bukaeran, ikasleak ulertuko ditu irakasleak aktibitate didaktikoak burutzeko emandako instrukzio eta azalpenak. Honez gain, gai izango da ikasgelaren testu inguruan suertatzen diren ohiko komunikazio-trukeak (irakasleari edo ikaskideei informazio arrunta eskatu eta eman, bakoitzari gertatutako pasadizoak kontatu,...). Euskaraz sorturiko testu errealetatik oinarrizko informazioa jasoko du.
1B maila: Lehenengo maila bukatzerakoan, ikaslea gai izango da eguneroko kontestu ezagunetan eta gai orokor eta arruntei buruzko kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, pertsona eta objetuen deskribapen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Halaber, eguneroko harreman hurbilen inguruan, solasaldietan parte hartzeko gai izango da. Dena den, testuaren mezu nagusia eta orokorra jaso/adieraziko du; eta zenbaitetan, helburuaren arabera eta testuaren egiturak bideratzen duenean, informazio xedea era jasoko du.
2 maila: Bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak, narrazioak, deskribapenak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso eta adierazterakoan.
3 maila: Hirugarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da kultura orokorraren mailan edozein euskal hizketa ulertzeko, baita zuzentasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere. Saiakera arruntak, ipuinak, nobelak, etab. ulertuko ditu, gutunak, artikulu laburrak, testu errazak eta antzekoak ere idazteko gai izango da.
4. maila: Laugarren maila burutzerakoan ikaslea gai izango da kultura maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu espezialduak bere osotasunean jasoko ditu eta hizkuntza formalean nahiz informalean egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.
Oharra: Maila honi dagokion automailaketa testik ez dago orri honetan
Euskara maila, proba, ikas material eta euskara ikastaroei buruzko informazio gehiago hemen