Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Aktibo izan nahi?

Aukera asko duzu inguruan euskaraz aritzeko, jokatzeko, bizitzeko, aktibo izateko. Gune honetan aukera horiek agerian jarri nahi ditugu, euskararekin aktibo jokatu nahi duenak informazioa eskueran izan dezan. Askotan aurkituko zinen euskarazko menua duen telefonoa erosi nahi eta ez jakin nondik hasi, edota gidabaimena atera nahi euskaraz eta ez jakin nondik abiatu. Euskaraz egin daitekeenaren informazio ahalik eta osatuena jarri nahi dugu hemen. Pixkanaka joango gara gunea osatzen eta gustu handiz jasoko ditugu zure aportazioak. Egin euskarazkoaren aukera! Sakatu ON!

Ekarpenak bidali

Zer eta nola egin dezaket euskaraz?

Jarrerak eta gomendioak

Euskaldun aktiboa izatea dut gustuko. Euskaraz dauden aukera guztiak aprobetxatu nahi ditut eta berriak sortu, beste batzuek ere aktibo izateko aukera egin dezaten. Botoi bat sakatu beharrean bestea sakatzea besterik ez da askotan. Eskuaren, behatzaren mugimendu ezohikoa egitea besterik ez, Off sakatu beharrean On sakatzea. Erraza da oso, baina batzuetan gehixeago konplikatzen zaigu gure behatzak ohituraz jokatzen duelako, buruak ez diolako bestelako agindurik ematen. Baina buruak pixka bat pentsatu eta behatzaren mugimendua aldarazten badu, kasik dena egina dago. Gune honetan, mugimendua aldatzen lagunduko dizuten hainbat aholku eta gomendio aurkituko dituzu.

Gustu handiz jasoko ditugu zuk emandakoak ere.

Datuak eta eragileak

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil