Adinekoen senideentzat eta zaintzaileentzat euskara saioak
2011/09/14 - Iruzkinak: 0
Urnietako (Gipuzkoa) Banaiz Bagara Elkarteak euskara ikastaro berritzaileak antolatu ditu. Familia euskaldunetan adinekoak zaintzen ari diren langileentzat, eta baita etxekoentzat beraientzat ere, ikastaroak antolatu ditu
Buruntzaldeko Euskaltegietako matrikulazioa zabalik
2011/09/14 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko herrietako euskaltegiek prentsaurreko bateratua egin dute Usurbilen, eta eskualdeko herritarrei euskara ikasteko gonbita egin diete. Prentsaurrekoan Buruntzaldeko euskaltegietako ordezkariak eta udaletako ordezkari politikoak izan dira.
Aisialdiko begirale ikastaroa Hernanin
2011/09/02 - Iruzkinak: 0
Urtxintxa aisialdiko eskolak begirale-ikastaroa antolatu du Hernanin, 2011-12 ikasturterako. Ikastaroa amaitzen denerako 18 urteak beteta izan behar dira bertan parte hartu ahal izateko.
14 enpresek baiezkoa eman diote Baietz Gurean! proiektuari
2011/07/27 - Iruzkinak: 0
14 enpresek baiezkoa eman diote Baitez Gurean! proiektuari eta gehiago izan daitezkeela aurreikusi daiteke Buruntzaldeko lan munduan euskararen erabilera sustatzeko abian jarritako proiektua kudeatzen duten aholkularien esanei kasu eginez gero.
Ezetz asmatu 5 gezur borobilak! lehiaketako irabazleak eta erantzun zuzenak
2011/07/07 - Iruzkinak: 0
“Hizkuntzen garrantzia enpresan” izeneko hitzaldia entzun zuten Buruntzaldeko ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte lehiaketan, eta ikastetxe bakoitzeko irabazleak kultur-ekitaldi baterako bi sarrera eta Korrika kamiseta bat eskuratu ditu.
Lan munduan hizkuntzek duten garrantziaz jabetu nahian
2011/07/06 - Iruzkinak: 0
Motibazio saioak eman dituzte Buruntzaldeko 6 ikastetxetan Ahize-AEK Hizkuntza Aholkularitzako hizlariek 2010-2011 ikasturtean.
XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dituzte Andoainen
2011/07/05 - Iruzkinak: 0
Sari Nagusia Goiena Komunikazio Taldeak eskuratu du, Epaimahaiaren Sari Berezia Berriako Ainhoa Oiartzabalek eta Kazetari Berria Saria, berriz, Gaztezuloko Igone Fernandezek.
Hizkuntzaren inguruko bizipenen topaketa izan da Hernanin
2011/06/09 - Iruzkinak: 0
Jatorri oso ezberdinetako herritarren testigantzak entzuteko aukera izan da topaketan.
Euskarazko liburuak irakurtzeak saria du Urnieta eta Andoainen
2011/05/18 - Iruzkinak: 0
Topaguneak “Irakurri, gozatu eta oparitu” izeneko ekimena jarri du martxan euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko.
5 gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu!
2011/05/16 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko udalek Ezetz asmatu! lehiaketa abian jarri berri dute. 6 sari izango dira. Ikastetxe bakoitzeko asmatzaileen artean kultura-ekitaldi baterako bi sarrera eta Korrika kamiseta bana zozketatuko dira.