Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Ttakun Sariak banatuko dituzte Lasarte-Orian

2009/11/16 - Iruzkinak: 0

Ttakun Kultur Elkarteak Ttakun Sariak antolatu ditu eta helburua euskara edo euskal kulturaren munduan zerbait berezia egin dutenei errekonozimentua adieraztea da. Festa hau azaroaren 28an ospatuko da Txitxardin Beltxa jatetxean eta ospakizun afariak 150 lagunentzat lekua eta afaloste girotua izango du.

Ipupomamua telebista saio berria martxan da

2009/10/28 - Iruzkinak: 0

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak eta ETBk Ipupomamua telebista saio berria sortu dute haur eta gazte literatura hedatu eta etxeetara zabaltzeko. Saio ibiltaria izango denez, herriz-herri ibiliko da eta Nagore Aranburu azpeitiarra izango da aurkezlea.

Martxan da Andoainen Larunbatetan euskaraz ekimena

2009/10/14 - Iruzkinak: 0

Larunbatetan euskaraz ekimenari esker hiru eta hamabi urte bitarteko haurrek, larunbat goizetan, euskararen ezagutza indartzeko aukera izango dute giro euskaldunean gauzatuko den ludotekan jolastuz eta lagunekin egonez.

Buruntzaldeko albisteen buletina sortu dugu

2009/10/07 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko euskara zerbitzuok albiste garrantzitsuenen buletin elektronikoa jarri dugu abian. Dagoeneko 200 harpidedun baino gehiago ditu buletinak eta harpidetza web gunean bertan egin daiteke.

'Zurea bai zortea!' matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Buruntzaldeko euskaltegiek

2009/09/11 - Iruzkinak: 0

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek Zurea bai zortea! // ¡Estás de suerte! euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu berri dute, eta aldi berean euskara.buruntzaldea.eus web gunean martxan jarri den Euskaltegiak atal berritua ezagutarazi da.

Eskualdean euskaraz egingo diren jardueren berri izango dute hamasei urtetik beherako gazteek

2009/09/10 - Iruzkinak: 0

Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskarazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buru­n­tzaldeko sei Udalek prestatu dute eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua.

Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua ateratzeko ikastaroa

2009/08/14 - Iruzkinak: 0

Saioak irailaren 25etik urtarrilaren 30era izango dira, ostiraletan (arratsaldez) eta larunbatetan, Andoainen. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek irailaren 1etik 18ra eman beharko dute izena.

Lasarte-Oriako Udalak hitzarmenak sinatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

2009/07/29 - Iruzkinak: 0

Lasarte-Oriako Udalak uztailaren hasieran hainbat hitzarmen sinatu zituen Ttakun Kultur Elkartearekin eta herriko lau ikastetxerekin herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko.

Barazkien sekuentzia didaktikoa HABEren eskutik

2009/07/07 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeako udalek ogiarekin, barazkiarekin eta frutarekin eta haragiarekin egin zuten antzera Habe Ikasbilek bere webgunean barazkien inguruko sekuentzia didaktikoa zintzilikatu du. Bertan barazkien izenez gain, barazkien egutegia eta hainbat gomendio kontsultatu daitezke euskaraz.

Hernani eta Astigarragako AEK-k udako eskaintzaren berri eman du

2009/07/02 - Iruzkinak: 0

Hernaniko eta Astigarrako AEK euskaltegiek uztaila eta irailerako autoikaskuntza eskaintza aurkeztu dute. Ekimenaren helburua da ikasle arituek ikasturtean ikasitakoa mantentzea eta ikasle berriek euskara hobetzea eta azterketaren bat prestatzeko baliogarri izatea.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil