Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Ipupomamua telebista saio berria martxan da

2009/10/28 - Iruzkinak: 0

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak eta ETBk Ipupomamua telebista saio berria sortu dute haur eta gazte literatura hedatu eta etxeetara zabaltzeko. Saio ibiltaria izango denez, herriz-herri ibiliko da eta Nagore Aranburu azpeitiarra izango da aurkezlea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxaren babesarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ipupomamua izeneko telebista saio berria jarriko dute martxan ETB1 eta ETB3 kateetan.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak eta ETBk haur eta gazte literatura hedatu eta etxeetara zabaltzeko asmoz, Ipupomamua telebista saioaren 35 atal osatzeko konpromisoa hartu dute. Euskarazko saioak 25 minutuko iraupena izango du eta ETB1en ostiraletan emango dute 19:30etik aurrera. ETB3 katean, berriz, ostegunetan emango dute.

 

Nagore Aranburu aktore azpeitiarrak aurkeztuko du saioa eta ekainera arte iraungo du. Saioa ibiltaria izango denez, herriz-herri mugituko dira. Pertsonaia ezagunak elkarrizketatuko dituzte, beti ere literaturarekin harremana dutenak, eta ipuin kontaketak ere izango dira saio guztietan.

 

Etorkizunean sortuko duten Ipupomamua parkearen aurrekaria izan nahi du telebista saioak.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil