Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Administrazioa da euskerazko eskaintza altuena duen sektorea

2010/06/09 - Iruzkinak: 0

Hernanin, orokorrean, euskerazko eskaintza 0,53koa da 0-1eko eskalan, Euskainiren arabera. Erabileraren gainetik dago eta ezagutzaren azpitik.

Norbega/Coca-Cola euskarazko narrazio laburren saria irabazi du Maitane Rebek Bilbon

2010/05/26 - Iruzkinak: 0

Maiatzak 20an Bilboko Itsasadarraren Museoan, Euskarazko 2009-2010 Narrazio Laburren Saria sari banaketa izan zen. Zazpigarren edizioa izan da aurtengoa eta hego Euskal Herriko idazle gazteek hartu dute parte, 2. DBH ikasten ari direnak denak.

Gidabaimena euskeraz eta doan ateratzeko aukera

2010/05/13 - Iruzkinak: 0

Batez ere, aurten 18 urte betetzen dituzten gazteak animatu nahi dituzte Buruntzaldeko Udalek, gidabaimena euskeraz ateratzera.

2009ko Errenta Aitorpen kanpaina abiatu da

2010/05/03 - Iruzkinak: 0

Kobratzea edo ordaintzea egokituko zaion, ziurrenik batek baino gehiagok datozen asteotan egingo duen kalkuluetako bat izango da. Errenta Aitorpena egiteko garaia heldu baita. Aipatu galderaren erantzuna laster jakingo dute autolikidazio proposamena jasotzen dutenek. Edozein kasutan, ekainaren 25era arte luzatuko den aurtengo kanpaina abiatu berri da.

5 gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu!

2010/04/26 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko udalek “Ezetz asmatu 5 gezur borobilak!” lehiaketa jarri dute abian. Herri bakoitzeko asmatzaileen artean denbora-pasa joko bat zozkatuko da.

UdalTop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II.Topaketak martxan dira

2010/04/22 - Iruzkinak: 0

Atzo (apirilak 21, asteazkena) goizean, Lasarte-Oriako Euskara saileko Rikardo Ortegak, EUDELko Jokin Azkuek, Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua den Maria Jesus Aranburuk ongi etorri egin zieten Euskal Herri osotik etorri diren 120 euskara teknikari eta adituei eta hasiera eman zieten II. Udaltop Topaketei.

Heziketa zikloak, lan mundua eta euskara

2010/04/07 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko udalek euskararen erabilera normalizatzeko elkarlanean egindako egitasmoen artean, lan munduarekin loturikoa ere badago, eta euskara planak sustatzeaz gain, enpresetan praktiketako langile gisa jardungo duten ikasleek lana euskaraz egin dezaten bultzatzea ere helburu dute. Gaiarekiko kontzientzia pizteko, heziketa zikloak dauzkaten eskoletako ikasleei zuzendutako hainbat hitzaldi antolatu dute Buruntzaldeko udalek.

Etxeak du giltza!

2010/04/07 - Iruzkinak: 0

Familia transmisioa. Etxeak du giltza!

Apelliduak Abizendu egitasmoa martxan

2010/03/31 - Iruzkinak: 0

Aguirreche, Echeverría, Jauregui, Arregui, Erquicia, Aguirre... euskaldun abizenak diren arren, dokumentu ofizialetan euren jatorrizko grafia albo batera utzi eta erderazko grafia erabili behar izaten da erroldan abizenok horrela agertzen direlako. Baina abizena jatorrizko eran idatzi nahi duzula? Orain eta modu errazan egiteko aukera eskaintzen dute kanpaina bati esker.

MOTXIAN EBY 2010 irabazleak

2010/03/31 - Iruzkinak: 0

Amaia Oiartzabal (Aita Larramendi Ikastola), Ioritz Goizueta (Arantzazuko Ama BHI), Maria Ruiz (Urumea Ikastola), Izar Agirretxe (Landaberri BHI Institutua) eta Itsasne Urruzola (Egape Ikastola) dira aurtengo sarituak.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil