Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Marifer Gorostiza eta Iñaki Arruti: "Bultzatu ditugun kanpainak nahiko eraginkorrak izan dira"

2010/02/23 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera herrietan sustatzeko asmoz hainbat egitasmo jarri dituzte martxan azken urte hauetan. Burutzen duten lanaz gehiago jakiteko Lasarte-Oriako euskara saileko bi teknikariekin hitz egin dugu, Iñaki Arruti eta Marifer Gorostizakin hain zuzen.

Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera herrietan sustatzeko asmoz hainbat egitasmo jarri dituzte martxan azken urte hauetan. Burutzen duten lanaz gehiago jakiteko Lasarte-Oriako euskara saileko bi teknikariekin hitz egin dugu, Iñaki Arruti eta Marifer Gorostizakin hain zuzen.

 

Nola hasi zineten Lasarte-Oriako udaletxean lanean euskararen inguruko gaiekin?
Udaletxea sortzearekin batera hasi zen euskararen inguruan lan egiten, 1986. urtean. Lehengo pausoak azpiegiturak sortzeko izan ziren, alde batetik, udal euskaltegia eta bestetik, euskara zerbitzua bera, giza baliabideak sortuz.

 

Zer nolako laguntzak jasotzen dituzue erakundeetatik?
Eusko Jaurlaritzak arlo batzuetan laguntzen gaitu. Bat aipatzearren, udal euskaltegiko pertsonalaren soldaten zati handi bat hartzen du bere gain. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, diru-laguntza gutxiago ematen badizkigu ere, lankidetza estuagoa dugu beraiekin, proiektu konkretu batzuetan edo formakuntzan.

 

Zeintzuk dira barne antolakuntzan, kudeaketan eta azpiegituran izan dituzuen hobekuntzak urte hauetan?
Azpiegituretan hobekuntzarik aipagarriena euskaltegiari eman zaion eraikin berria izango litzateke. Antolakuntzari dagokionez, Lasarte-Orian gizarteko eremuetan eragiteko lortu dugun lankidetza sistema hori, bai ikastetxeekin (haurren programak) eta sakonago Ttakun Kultur Elkarteakin. Sortu zenetik gabiltza beraiekin lanean. Daukagun ondasunik handiena hizkuntzak duen gizarte mugimentu erakargarritasun eta eraginkortasun hori da, batez ere, Buruntzaldeko sei herriek lortu dugun elkarlanaren ondorioz. Eskualdeko lankidetza horri esker egiten baititugu hainbat gauza bakarrik ezingo genituzkeenak egin, gainera eragin gehiago eta diru baliabide gutxiago erabiliz.

 

Zeintzuk izan dira garatu dituzuen euskara sustatzeko kanpainak?
Kanpainak gure lanaren arlo bat dira. Buruntzaldean nahiz Lasarte-Orian egiten ditugun kanpaina hauei esker bizilagunek informazio gehiago daukate eta biztanleekiko hurbiltasun hori lortu dugu. Baina Buruntzaldeako kanpainek mugimentu handiagoa sortzen dute. Orain arte, hamar bat kanpaina egin ditugu, besteak beste, arraindegietan, harategietan, hostalaritzan, ileapaindegietan, errentan, fruta-dendetan, okindegietan. Momento honetan auto-eskolekin ari gara lanean. Jende gaztea ikastolatik euskaldun ateratzen da gaur egun eta gida baimena euskara atera-tzeko orduan zailtasunak izaten dituzte eta horregatik bultzatu dugu kanpaina hau.

 

Nolako harrera izan dute kanpainek bizilagunen artean?
Jarrera ona egon da, bai herritarren aldetik eta bai denden aldetik ere. Beraien arteko harremana ezin dugu jarraitu eta badakigu zaila dela zenbait ohitura aldatzea, baina gutxienez ikusten dugu emandako materiala eta euskarriak erabiltzen dituztela. Gure helburua ohitura berri batzuk sortzea da, batetik, establezimenduek argi eduki dezaten kalitate oneko zerbitzuak eskaintzeko hizkuntza aukera eman behar dutela, eta bestetik, eroslearen ikuspegitik, erosketak euskaraz egiteko ohitura hartu dezaten. Kanpaina hauek empresa txikiei daude bideratuta, baina azken urte hauetan lan polita egiten ari gara euskara planak eginez hizkuntza egoera hobetu nahi duten empresa handietan, besteak beste, Aduriz de Lasarte, S. Izaguirre, Latz, Hator, Orona edo Fagor.

 

Buruntzaldeako beste udalekin kanpainak aurrera eramateko, nola egiten da koordinazio hori?
Urteroko plana egiten dugu, interes handien duten gaien inguruan. Gutxi gora behera, 20 bat programa izaten ditugu urtero. Gai horiek prestatzearen ardura banatu, eta herri bakoitzak 4-5 programa prestatzen ditu guztientzat. Udalek jar-tzen dituzte baliabideak eta gauzapena sei herrietako euskara teknikariek zehazten ditugu.

 

Zein dira Lasarte-Oriako euskalduntze portzentailak eskualdeko beste herriekin konparatuta?
Lasarte-Orian gaur egun populazio guztia kontuan hartuta hiru multzo bereiz genitzake, alde batetik, erdaldun elebakarrak (%36), bestetik, elebidun hartzaileak, (%24), ulertu bai, baina hitz egiteko gaitasunik ez dutenak, eta bukatzeko, elebidunak (%40), bi hizkuntzak ondo dakizkitenak. Esan genezake orain erdaldun elebakarrak elebidunak baino gutxiago direla, eta hau ez da gertatu azken 50 urteetan. Gainera, adinaren arabera eginez gero, propor-tzioak oso ezberdinak agertuko lirateke, adibidez, 5-10 urteko umeetan %80tik gora elebidunak dira. Buruntzaldeko beste herriekin konparatuz, Lasarte-Oria herririk erdaldunduena da, bere atzetik Hernani, Astigarraga, Andoain eta Urnieta egongo lirateke, elebidunen kopurua %50-55ekin eta buka-tzeko, herri euskaldunena Usurbil izango litzateke nabarmen (%70).

 

* Iturria: Diario Vasco

Irakurri lotura duen albistea (Diario Vasco)

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil