Euskaraz hitz egiten trebatu nahi?
2009/12/02 - Iruzkinak: 0
Andoaingo AEK euskaltegiak Udalak antolatutako Hizkide egitasmoa martxan jarri du bigarren urtez jarraian. Dagoeneko hainbat euskaldun zaharrek izena eman dute euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko. Azken hauek oraindik izena emateko aukera dute.
Aurten ere Andoaingo AEK euskaltegiak Andoaingo Udalaren Hizkide egitasmoa martxan jarri du. Egitasmo honen bitartez, hiru pertsonako lagun taldeak, bi euskaldun berri eta euskaldun zahar bat, astean behin elkartzen dira. Helburua, euskaraz hitz egitea da eta hortik aurrerakoak, zer egin, noiz eta non eurek erabakitzen dute.
Bigarren aldia da egitasmoa martxan jartzen dena eta dagoeneko sei euskaldun zaharrek izena eman dute. Beraz, oraingoz eskaintza handiagoa da eskaria baino. Hori dela-eta euskaraz hitz egiten trebatu nahi dutenak animatu nahi dituzte antolatzaileek. Egitasmoan parte hartu nahi dutenek 943 591704 telefono zenbakira deitu edo andoain@aek.org helbide elektronikora idatzi beharko dute.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.