Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Otsailean euskaltegietan matrikulatzeko aukera berria: "Zurea bai zortea!" / "Estás de suerte!"

2010/02/08 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko udalek, eskualdeko euskaltegi guztiekin batera, herritarrei gogorarazi nahi die aukera paregabea dutela eskualdeko edozein euskaltegitan matrikulatzeko.

Buruntzaldeko udalek, eskualdeko euskaltegi guztiekin batera, herritarrei gogorarazi nahi die aukera paregabea dutela eskualdeko edozein euskaltegitan matrikulatzeko.

 

Zehazkiago, otsailean zehar, matrikula irekita dago Andoaingo, Astigarragako, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo AEK euskaltegietan eta Hernaniko eta Lasarte-Oriako udal-euskaltegietan.

 

Ordutegien aukera oso zabala da, eta ikasmailena ere bai. Euskaltegi bakoitzaren eskaintzaren berri euskara.buruntzaldea.eus web gunean ikus daiteke. euskara.buruntzaldea.eus web gunean bertan, bakoitzak bere euskara-mailaren gutxi gorabeherako erreferentzia emango dion automailaketa oso modu sinplean egiteko aukera ere badago. Udal bakoitzak euskara ikasten dihardutenentzat dituen diru-laguntzak ere bertan kontsulta daitezke.

 

Euskaltegiekin harremanetan jartzeko telefonoak hauek dira:

  • Andoaingo AEK euskaltegia: 943 591 704
  • Astigarragako AEK euskaltegia: 943 557 354
  • Hernaniko AEK euskaltegia: 943 557 801
  • Hernaniko udal-euskaltegia: 943 331 896
  • Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegia: 943 372 863
  • Lasarte-Oriako udal-euskaltegia: 943 361 621
  • Usurbigo Etumeta AEK euskaltegia: 943 372001
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil