Andoain
Albisteak
Sorozabal eta Mendiluze bertsolariei esker ona adierazteko ekitaldiak antolatu dituzte Andoainen
2014/03/26 - Iruzkinak: 0
Apirilaren 3tik 5era bitartean Andoaingo Bertso Eskolak, AEK euskaltegiak, Aiurrik eta Udaleko Euskara Zerbitzuak ekitaldi ugari antolatu ditu.
XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
2014/03/12 - Iruzkinak: 0
Astearte honetan, martxoaren 11n, 10:30ean, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen egoitzan, XXVI Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkezteko prentsaurrekoa burutu da.
Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egin dutenen artean zozketa egin da
2014/02/05 - Iruzkinak: 0
400 euroko 11 sari zozkatu dira parte hartu duten 135 gazteen artean.
Hainbat ekitaldi izango dira eskualdean Euskararen Egunaren harira
2013/11/29 - Iruzkinak: 0
Hernanin adibidez, aste guztirako egitaraua osatu dute Euskararen EgunaK izenburupean.
Apelliduak abizendu
2013/10/30 - Iruzkinak: 0
Euskarazko abizenak euskaraz idatzita jartzea, oso erraza da orain.
Aurri aldizkariak bere jarduna etengo du hilabetez
2013/10/28 - Iruzkinak: 0
Gipuzkoako Aiurri hamabostekaria eta astekaria itxi egingo dira hilabeterako; eta langileei erregulazio espedientea ezarriko zaie. "Aurrez ere baziren korapilo eta oztopoak are gehiago korapilatu direlako hartu dugu erabakia", dio Aiurrik plazaratutako oharrak.
Euskara ahoan, etxetik bertatik hasita
2013/10/18 - Iruzkinak: 0
Ikastetxea hizkuntzaren erabileran garrantzia handikoa bada, zer esanik ez etxeko bertako hizkuntzaren erabilera. Ikastetxeak bakarrik ezin du bermatu hizkuntzaren erabilera, ezin zaio ardura osoa hezitzailerari utzi. Ezinbestekoa da haur edo gaztetxoaren inguru hurbila. Bide horretan sakondu nahi duenak eskualdeko Udal euskara zerbitzuetan argibide eta aholku ugari jasoko ditu.
- Irakurri Buruntzaldeko herri-komunikabideetan argitaratutako erreportaje osoa.
Buruntzaldeako euskaltegiek matrikulazio kanpaina martxan dute
2013/09/12 - Iruzkinak: 0
Elebakarrik ez egotea, eta elebakar izateari utzi nahi dion orok behar besteko aukera izatea eskura. Erronka honen bueltan hasiko dute ikasturte berri hau ere, Buruntzaldeko euskaltegiek.
Martin Ugalde XVII. Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da
2013/09/03 - Iruzkinak: 0
Etorkizuneko idazleen bila, ipuin lehiaketa antolatzen du urtero Andoaingo (Gipuzkoa) Udalak. Martin Ugalde idazlearen izena darama lehiak, eta 17 urte beteko ditu aurten. Parte-hartzaileek urriaren 11ean aurkeztu beharko dituzte lanak, Bastero Kulturgunean.
Ainhoa Lasa teknikaria TELP ikastaroak ematen ari da Buruntzaldean
2013/05/13 - Iruzkinak: 0
Ainhoa Lasa, Emuneko langilea da eta Euskal Herrian barrena ibili da eta dabil TELP tailerrak ematen. Buruntzaldean, lanbide heziketako ikastetxeetan, hitzaldiak ematen dizkie gazteei lan mundura jauzi egitean euskaraz lan egiteko baliabideak “ikas” ditzaten. Horrez gain, Info7 irratian Gureaz Blai saioan egoten da asteartero euskara erabiliz eroso sentitzeko aholkuak ematen.