Andoain
Izena | Helbidea | Telefonoa |
---|---|---|
Andoaingo Euskara Zerbitzua | Goiko Plaza z/g. 20140 Andoain | 943 300 831 |
- Arduradun politikoa: Alex Huitzi Alfonso. Euskararen Normalizaziorako Batzordeko lehendakaria. ahuitzi@andoain.eus
- Webgunea
Kokapena:
Albisteak
Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua aurkeztu dute
2022/05/31 - Iruzkinak: 0
- Alex Huitzik, Andoaingo Euskarako zinegotziak, Buruntzaldea Euskaraz webgunerako berritasuna aurkeztu du: euskarazko kultur ekintzen agenda bateratua.
- Oxkar Santamariak, Usurbilgo Euskarako zinegotziak, saretu eta herrion arteko kultur kontsumoa sustatzeko aukera azpimarratu du.
2021ean gidabaimena euskaraz prestatu eta lortu duten Buruntzaldeako ikasleak zozketan sarituak izan dira
2022/03/01 - Iruzkinak: 0
Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) egitasmo bateratua ipini dute martxan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskararen erabilera eremu guztietan sustatzea da.
Pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta, eta hain zuzen, gaur, otsailaren 21eko eguerdian burutu dira zozketak Andoaingo Udaletxean. Buruntzaldeko 9 autoeskolek hartzen dute parte ekimenean, eta beraz, 9 sari zozkatu dira.
Aurkibidea
- Arrandegiak
- Haur Eskolak
- Herri komunikabideak
- Aisialdi antolatzaileak
- Ikastetxeak. Lanbide Heziketa-Batxilergoa