Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Andoain

2021ean gidabaimena euskaraz prestatu eta lortu duten Buruntzaldeako ikasleak zozketan sarituak izan dira

2022/03/01 - Iruzkinak: 0

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) egitasmo bateratua ipini dute martxan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskararen erabilera eremu guztietan sustatzea da.

Pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta, eta hain zuzen, gaur, otsailaren 21eko eguerdian burutu dira zozketak Andoaingo Udaletxean. Buruntzaldeko 9 autoeskolek hartzen dute parte ekimenean, eta beraz, 9 sari zozkatu dira.

12 urtetan 1.192 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz

Ekitaldian izan dira besteak beste, Alexander Huitzi eta Oier Agirresarobe, Andoaingo eta Hernaniko Euskarako zinegotziak. Beraiek arduratu dira ekimenaren gaineko azalpenak emateaz eta balantzea egiteaz. Kontatu dute 12 urte igaro direla proiektua martxan jarri zenetik eta azpimarratu dute urte hauetan 1.192 pertsonek lortu dutela gidabaimena euskaraz ateratzea. Gauzak horrela, gustura agertu dira ekimena egiten ari den bidearekin, nahiz eta 2020tik hona, pandemia garaian, gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen kopurua apaldu den.

Dena den, adierazi dute “ezinbestekoa dela belaunaldi gazteei eskolaz kanpoko jarduera erakargarri bezain garrantzitsu hau euskaraz eskaintzea”, eta aukera hori ahalbidetzeko buruturiko lan eta esfortzu guztia nabarmendu dute. Zentzu horretan, autoeskolen inplikazioa eta ahalegina eskertu nahi izan dituzte, “horietako prestatzaileentzat erronka handia izan baita lanketa hori egitea”.

Halere, artean gauza dezente daude hobetzeko Huitzi eta Agirresaroberen aburuz, terminologia bateratu bat sortzea, eta kalitatezko azterketa ereduak garatzea, besteak beste. Halaber, aurrerapausoak azterketa teorikoan emanagatik, azterketa praktikoan jarraipena izatearen beharra azaleratu dute. Baita baliabide teknologikoetan euskara erabiltzeko aukera bermatu beharra ere.

Zailtasunak zailtasun, “aurrerapausoak emateko eta euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko jarrera irmoa” erakutsi dute, eta argi utzi dute Buruntzaldeko herritarrak gidabaimena ateratzeko orduan ere euskararen aldeko hautua egitera bideratzeko lanean segituko dutela, eta helburu horrekin, datorren maiatzean hasiera emango zaio aurtengo kanpaina berriari, 2022an 18 urte betetzen duten herritarrei parte hartzeko gonbitea bidaliz gutun bidez.

Saridunak

Ondorengoak dira zozketan saridun izan diren pertsonak:

ANDOAIN

  • Arixen Carrero Hurtado

  • Aimar Murua Poza

ASTIGARRAGA

  • Aimar Lizarribar Imaz

HERNANI

  • Itxaso Aizpurua Altuna

  • Uraitz Berrostaran Tovar

  • Oier Aranburu Gorostegui

LASARTE-ORIA

  • Irati Mar

  • Alaitz Olasagasti

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil