Andoain
Sorozabal eta Mendiluze bertsolariei esker ona adierazteko ekitaldiak antolatu dituzte Andoainen
2014/03/26 - Iruzkinak: 0
Apirilaren 3tik 5era bitartean Andoaingo Bertso Eskolak, AEK euskaltegiak, Aiurrik eta Udaleko Euskara Zerbitzuak ekitaldi ugari antolatu ditu.
Sorozabaletik Mendiluzera izeneko ekitaldi sortaren barruan datorren apirilaren 5ean, Bastero Kulturgunean herriko bi bertsolariei esker ona adieraziko diete Andoainen. Hori dela eta, Jokin Sorozabal eta Aitor Mendiluze bertsolariei esker ona adierazteko ekitaldia antolatu dute Andoaingo Bertso Eskolak, AEK euskaltegiak, Aiurrik eta Udaleko Euskara Zerbitzuak. Ekitaldi nagusia arratseko 19:00etan izango da Bastero kultur etxeko ekitaldi aretoan. Haren ostean, 20:30ean, bertso-afaria izango da. Afarian parte hartzeko sarrerak hogei eurotan jarri dituzte salgai AEK euskaltegian, Ernaitza liburudendan, Urkiola tabernan eta Udaletxeko Ataria zerbitzugunean.
Horretaz aparte, apirilaren 3an Andoaingo bertsolaritzaren inguruko merienda-solasaldia ere antolatu dute Errekaburu elkartean.
Bertso afarirako txartela martxoaren 28a bitartean egongo dira.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.