Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Seme-alaben aisialdia

Eskualdean euskaraz egingo diren jardueren berri izango dute hamasei urtetik beherako gazteek

2009/09/10 - Iruzkinak: 0

Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskarazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buru­n­tzaldeko sei Udalek prestatu dute eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua.

Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskarazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buru­n­tzaldeko sei Udalek prestatu dute eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua. Gidan edozein haur eta gazteek ikasturte berrian egin ditzaketen jarduerak biltzen dira, esaterako aisia, dantza, erlijioa, kirola, zerbitzuak...

 

Herri bakoitzeko gida bat

Eskualdeko herri bakoitzeko gida bat prestatu dute, eta guztiak euskara.buruntzaldea.eus web orrian ikusi daitezke. Orain arte, gida paperezko ber­tsioan atera izan da, eta web orrian ateratzearen abantaila da informazioa guztiz eguneratua izango dela.

 

Jarduera bakoitzeko hainbat informazio

Gidan jarduera bakoitzeko informazio zabala izango da. Esate baterako, nori zuzendua dagoen, eguna, zein ordutan izango den, non, harremanetarako telefonoa, eta abar.

Udalerriek es­kuorriak bidaliko dizkiete gurasoei, gida kontsultatzeak dituen aukeren berri jakin dezatean.

 

* Iturria: Hernaniko Kronika

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil