Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Haur jaioberrien gurasoak

Orain umetxo bat daukazue esku artean, eta gaurtik bertatik hasi beharko duzue haurraren etorkizuna bideratzen. Ume sortu berriari hainbat gauza eman behar zaizkio: babesa, arreta, maitasuna, janaria, arropa... eta HIZKUNTZA(k). Hizkuntzak beharko ditu zuekin eta bere ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko, pentsatzeko, jolasteko...

Umearen hasierako bizimoduan, familia du bere mundu osoa. Hortik jasoko duen hizkuntza izango du lehen hizkuntza, bere mundu afektiborako hizkuntza. Garrantzizkoa da, beraz, haurrarekin euskaraz hitz egitea, baina, hori bezain garrantzizkoa da etxeko hizkuntza, bikotekideen artekoa, familiakideen artekoa, euskara izatea (ahal denean, behintzat). Umeak euskararekin duen harremana eta lotura osoagoak izango baitira horrela.

Aurrerantzean, beste erabaki batzuk hartu beharko dituzue: eskola hautatu, aisialdirako eskaintza zabala aztertu eta zuen seme edo alabarentzako egokien iruditzen zaizuena aukeratu... Eta hor ere kontuan hartu beharreko alderdia izango da hizkuntzarena.

Horrela ziurtatuko duzue etorkizunean zuen seme-alaben komunikazio-gaitasuna, eta beste hizkuntza batzuk errazago eta hobeteko ikasiko dituztela.

Goza dezazuela txiki horrekin!!!

Gurasoentzako laguntza

Materiala

Aurkibidea

Hiztegiak

Albisteak

Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak antolatuko du 2012ko Kilometroak jaia

2011/10/07 - Iruzkinak: 0

Andoain

Azaroan egingo dute 2012ko edizioaren aurkezpen ekitaldi ofiziala eta dendaren irekiera. Dendan urte osoan zehar eskuratu ahal izango da Kilometroak jaiko materiala.

Euskarazko errenta aitorpenak gora doaz

2011/09/27 - Iruzkinak: 0

Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako datuen arabera, 2010eko Errenta Aitorpena euskaraz egin duten gipuzkoarren kopurua igo egin da.

Familia bidezko hizkuntza transmisioa. Euskararen transmisioa

2011/04/26 - Iruzkinak: 0

Etxeko joerak umeentzat eredu izaten dira, hau da, etxean jaso, ikusi, sentitu eta entzuten dutena barneratzen dute; hizkuntza bezala. Horren garrantziaren jakitun, Alex Ramos eta Itsaso Irazusta lasartearrek eta Amaia Arregi eta Jon Iraola hernaniarrek gazteleraz hitz egiteko zuten ohitura aldatu, eta euskaraz bizitzea erabaki dute.

Eskualdean euskaraz egingo diren jardueren berri izango dute hamasei urtetik beherako gazteek

2009/09/10 - Iruzkinak: 0

Eskualdean gaztetxoei zuzenduta dauden euskarazko jarduerak eta zerbitzuak internet bidez ikusi daitezke dagoeneko. Jardueren eta zerbitzuen gida Buru­n­tzaldeko sei Udalek prestatu dute eta hamasei urtetik beherako gaztetxoei dago zuzendua.

'Aukera ezazu DBHO euskaraz'

2009/06/01 - Iruzkinak: 0

Gaur 'Aukera ezazu, aukera gehiago eta hobeak izan ditzazun' matrikulazio-kanpaina aurkeztuko dute Buruntzaldeako Udalek Hernanin. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek 2002an «euskarako egitasmoak elkarlanean emateko hitzarmena» sinatu zuten.

Adimen emozionala eta euskara uztartzen

2009/05/04 - Iruzkinak: 0

Adimen emozionala eta euskara gaitzat izan dituen tailerra burutu berri da Aita Larramendi Ikastolan. Hogeita bat gurasok hartu du parte, Iñaki Pikabea psikologoak hiru saiotan bideratu duen ikastaro txikia.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil