Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua aurkeztu dute
2022/05/31 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
- Alex Huitzik, Andoaingo Euskarako zinegotziak, Buruntzaldea Euskaraz webgunerako berritasuna aurkeztu du: euskarazko kultur ekintzen agenda bateratua.
- Oxkar Santamariak, Usurbilgo Euskarako zinegotziak, saretu eta herrion arteko kultur kontsumoa sustatzeko aukera azpimarratu du.
Baztertu aurreiritziak eta hautsi inertziak! Presta ezazu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz
2022/05/24 - Iruzkinak: 0
Azterketa euskaraz egin eta gainditzen dutenen artean 400 euro inguruko 9 sari zozketatuko dira.
Apelliduak abizendu kanpaina jarri dute abian Buruntzaldeko udal euskara zerbitzuek
2022/05/05 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko Udaletako Euskara Zerbitzuak abizenak euskarazko grafiara aldatzeko eman beharreko pausoak azaltzen dituen eskuorria banatzen ari dira gazteen artean.
Udako Txokoetarako izen ematea
2022/04/12 - Iruzkinak: 0
Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa eta 4 ordukoa. Matrikulazioa, apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 1ean amaituko da on-line bidez (lehentasuna emango zaio honi coronavirusa dela eta) eta presentzialki (apirilaren 27tik 29era Mercero Gunean) egin ahal izango dute matrikula.
2021eko Errenta aitorpena euskaraz
2022/04/05 - Iruzkinak: 0
Gipuzkoan 83.100 pertsona izan ziren 2021an, 2020 ekitaldiko errenta aitorpena euskaraz egin zutenak (aurreko urtean baino 16.386 gehiago). Buruntzaldeko sei herrietan, berriz, 6.662 lagun (aurreko urtean baino 243 gehiago); errenta aitorpena egin behar zuten guztien artean %16 inguruk hautatu zuten Buruntzaldean euskaraz egitea aitorpena. Pixkanaka bada ere, gero eta gehiago gara Buruntzaldean aitorpena euskaraz egiten dugunak. Eta tarte handia dugu hobetzeko.
Lanbide Heziketa euskaraz Buruntzaldean
2022/04/01 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) gonbitea luzatzen die Lanbide Heziketan hasi behar duten herritarrei D eredua hauta dezaten. Helburu horrekin, posta arruntaz edo ikastetxeen bidez, gure herrietako gazteei banatuko zaie Buruntzaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek eskaintzen dituzten erdi eta goi mailako zikloen informazioa.
2021ean gidabaimena euskaraz prestatu eta lortu duten Buruntzaldeako ikasleak zozketan sarituak izan dira
2022/03/01 - Iruzkinak: 0
Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) egitasmo bateratua ipini dute martxan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskararen erabilera eremu guztietan sustatzea da.
Pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta, eta hain zuzen, gaur, otsailaren 21eko eguerdian burutu dira zozketak Andoaingo Udaletxean. Buruntzaldeko 9 autoeskolek hartzen dute parte ekimenean, eta beraz, 9 sari zozkatu dira.
Betikoa. Gertukoa kanpaina
2021/11/23 - Iruzkinak: 0
Azaroaren 18an, Merkataritzan euskaraz kanpaina aurkeztu zuten Lasarte-Oriako Udalak, Aterpea Merkataritza Elkarteak eta Ostalaritza Elkarteak, “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean. Kanpainaren helburua tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatariak, ostalariak eta bezeroak aktibatzea da.
Hika Ikastaroa
2021/11/01 - Iruzkinak: 0
Bi aukera dituzu!
Eman izena hika ikastaro praktikoan edo egin hadi hikalagun!
Apelliduak abizendu kanpaina berriz ere martxan
2021/04/14 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
Jatorriz euskarazkoak diren abizenak agiri ofizialetan euskaraz idazteko bidea oso erraza da. Bide hori ezagutarazteko ekimena jarri dute martxan aurten ere Buruntzaldeko Udalek. Azpilicueta, Zalacain, Eizaguirre, Aguirreche, Echeverría, Jauregui, Arregui, Lecuona, Erquicia, Aguirre,... eta horiek bezalako ehunka deitura euskaldun euskarazko grafiaz idatzita nahi dituenak oso erraz egin dezake. Bi tokitara bakarrik joan beharko du: Udaletxera eta Bake Epaitegira.