2021eko Errenta aitorpena euskaraz
2022/04/05 - Iruzkinak: 0
Gipuzkoan 83.100 pertsona izan ziren 2021an, 2020 ekitaldiko errenta aitorpena euskaraz egin zutenak (aurreko urtean baino 16.386 gehiago). Buruntzaldeko sei herrietan, berriz, 6.662 lagun (aurreko urtean baino 243 gehiago); errenta aitorpena egin behar zuten guztien artean %16 inguruk hautatu zuten Buruntzaldean euskaraz egitea aitorpena. Pixkanaka bada ere, gero eta gehiago gara Buruntzaldean aitorpena euskaraz egiten dugunak. Eta tarte handia dugu hobetzeko.
Euskaldun aktibo izateko beste modu bat duzu errenta aitorpen euskaraz egitea.
Aurtengo epeak honako hauexek dira: 2022ko apirilaren 4tik aurrera hasi ahal izango gara etxera ailegatutako autolikidazioak onartzen, eta epea ekainaren 30erarte luzatuko da, edozein dela ere erabiltzen duzun modalitatea.
Ohiz, era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera. Mekanizatua egin ahal izateko aurrez hitzordua hartu behar da. Hitzordua hartzeko epea: 2022ko apirilaren 19tik ekainaren 30era. Hauxe da telefonoa: 943113000.
Autolikidazioa onartzerakoan, aski duzu euskaraz onartu nahi duzula adieraztea. Internetez egiten baduzu ere sakatu euskaraz egiteko aukera.
Aukera ezazu Errenta Aitorpena EUSKARAZ egitea eta EUSKARAZ hautatzea Ogasunarekiko harremanetarako.
Informazio gehiago lotura honetan:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ogasunarekin-euskaraz
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.