Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Apelliduak abizendu kanpaina jarri dute abian Buruntzaldeko udal euskara zerbitzuek

2022/05/05 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko Udaletako Euskara Zerbitzuak abizenak euskarazko grafiara aldatzeko eman beharreko pausoak azaltzen dituen eskuorria banatzen ari dira gazteen artean.

Buruntzaldeko Udaletako Euskara Zerbitzuak abizenak euskarazko grafiara aldatzeko eman beharreko pausoak azaltzen dituen eskuorria banatzen ari dira gazteen artean. Adibidez, Echeverría “ch”-z idatzia duenak Etxeberria “tx”-rekin idazteko, zein agiri behar diren eta nora jo azaltzen da eskuorri horietan.

Abizenaren grafia zuzena zein den Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta liteke: https://labur.eus/deiturak.

Abizena euskarazko grafiara aldatzea oso erraza da. Agiri hauek eraman behar dira herriko Bake Epaitegira:

  • Errolda-agiria. Udal bulegoetan egiten dena edo elektronikoki eskura daitekeena.

  • Jaiotza-agiri literala: herriko Bake Epaitegian egiten dute. Donostian erregistratuta daudenek Donostiako Erregistro Zibilera joan behar dute, Kalkutako Teresa plazara.

  • Nortasun Agiriaren kopia.

  • Familia-liburua (ezkondua egon edo seme-alabarik izanez gero).

Eskuorria bereziki gazteei zuzendua dago; hala ere, adin tarte horretarakoa ez den edozeinek abizenaren grafia euskaraz jarri nahi badu, eskualdeko udal euskara zerbitzuetara jo dezake, edota https://euskara.buruntzaldea.eus/euskara helbidean kontsultatu.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil