Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Gurasoak

Gidabaimea euskeraz ateratzeko aukera, eta muxu truk!

2011/05/06 - Iruzkinak: 0

Aurten ere, Buruntzaldeko autoeskola bakoitzean teorikoa euskeraz ateratzen dutenen artean, zozketa egingo da. 400 eu­ro­ko sa­­­­­ria jasoko dute irabazleek, azterketako gastuak or­dain­tzeko.

Buruntzaldeko edozein herritako autoeskoletan, gaur egun, aukera dago gidabaimenaren alderdi teorikoa euskeraz ateratzeko. Eskualdeko Udalek 2002tik egindako la­naren emaitza izan da. Eta gaz­teek, bereziki aurten 18 urte betetzen di­tuztenek, gi­da­­baimena euskeraz atera de­zaten bultza­tzeko, iaz mar­txan jarritako egitasmoari eu­tsiko diote aurten ere. Hau da, teorikoa euskeraz egin eta gainditzen dutenen artean zoz­keta egingo dute autoes­ko­la bakoitzean, eta irabazleek 400 euroko saria jasoko du­te, azterketako gastuak or­dain­­tzeko. Halaxe azaldu zu­ten asteazkenean, prentsaurrean, egitasmoko or­dez­kari politiko eta autoeskoletako arduradunek.

Erronka: praktikoa

Egitasmoko arduradunek azal­­­dutakoaren arabera, oso gustora daude lortutako emaitzarekin: «47k jaso dute formazioa euskeraz, horietatik denek egin dute azterketa euskeraz eta 34k gainditu dute. Gaztelerazko azterketen datuekin konparatuta, antzekoak dira emaitzak».

Erronka, praktikoa euskeraz egin ahal izatea dela azpimarratu zuten eta helburu hori lortzeko bidean, Eus­ko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpaina, lagungarria izango dela uste dute.

* Iturria: Hernaniko Kronika

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil