Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Gidabaimena doan atera nahi?

Buruntzaldeko autoeskoletan posible da gidabaimena euskaraz ateratzeko prestakuntza euskaraz egitea.

Buruntzaldeko udalek diruz lagunduta, hainbat material eskuratu dituzte auto-eskolek, paperean nahiz euskarri digitaletan, ikasleek beraien prestakuntza euskaraz egiteko aukera izan dezaten.

Gidabaimena ateratzeko adinean dauden gazte asko euskaldunak dira eskualdean, eta arlo horretan, auto-eskolek beraien aldetik ahalegin batzuk eginak bazituzten ere, hutsune handia zegoen. Egitasmo honekin urrats garrantzitsua eman da eskualdean auto-eskola guztiek adierazi dutelako bertan parte hartzeko asmoa.

Teorikoa doan ateratzeko aukera

2018an 18 urte betetzen dituzten Buruntzaldeko gazte guztiek jaso dute informazioa etxean, gidabaimena euskaraz ateratzeko hautua egin dezaten. Oso material egokia da  auto-eskolek, euskarazko prestakuntza emateko, ikaslearen esku jarriko dutena, eta azterketarekin bat dator, guztiz. 2018. urtean zehar gida-baimena euskaraz prestatu eta ateratzen dutenen artean zozketa bat egingo da, herrika. Guztira 9 sari izango dira. Horietako 3 Hernanin, 1 Lasarte-Orian, 2 Andoainen eta bana Astigarraga, Urnieta eta Usurbilen. Auto-eskola bakoitzeko sari bat. Saria hauxe da: prestakuntza teoriko bat doan (gehienez 400€)

 

Sari banaketa ekitaldietako argazkiak Multimedia atalean ikus ditzakezue.

Materiala

Aurkibidea

Albisteak

Gidabaimena euskaraz eta doan Buruntzaldeko autoeskoletan

2015/05/23 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo autoeskoletan eskaintzen dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatzeko aukera. Horren berri eman zuten atzo autoeskoletako ordezkariek prentsaren aurrean.

"Gidabaimena Euskaraz" zozketaren emaitzak

2015/01/30 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

2014an gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera dutenen artean (formazioa eta azterketa) 400 euroko  11 sari zozketatu dira, hau da, herri bakoitzean dauden autoeskola kopuru adina sari herriko.

Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saria jaso dute

2014/03/12 - Iruzkinak: 0

Lasarte-Oria

2013. urtean euskaraz azterketa gainditu zutenen artean, sarituak Miren Cuerdo, Nerea Sanchez eta Itziar Mugika izan ziren Astigarragan egindako zozketaren arabera.

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egin dutenen artean zozketa egin da

2014/02/05 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

400 euroko 11 sari zozkatu dira parte hartu duten 135 gazteen artean.

Teorikoa euskeraz ateraz gero, doan izateko aukera

2013/05/13 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Urtero bezala, Buruntzaldeko Udalek saritu egingo dituzte gidabaimenaren azterketa teorikoa euskeraz gainditzen dutenak. Teorikoa ordaintzeko saria gehienez 400 eurokoa izango da. Hernanin, hiru saritu zozketatuko dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil