Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Enpresariak

Oparitu euskaraz

2007/11/30 - Iruzkinak: 0

Orotara, euskarazko produktuen 260.000 katalogo inguru banatuko dituzte Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Lapurdin.  Nobedadeak: gurasoentzako atala eta komikiena.

Gabonak iristear dira eta urte sasoi honetan egin eta jaso izan ohi dira opari gehien, etxean haurrak daudenean, batez ere. Zer oparitu? Zein adinetarako da egokia halako jostailua? Zer oparitu dezakegu euskaraz? Inoiz baino gehiago gurasoek euren buruari behin eta berriz egiten dioten galderak dira. Kezka horri irtenbidea emate aldera, kalean da Euskarazko 2007-2008 Produktuen Katalogoa.

Jada eskuartean ez baduzue, datozen egunetan jasoko duzue 16 urte arteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa. Liburuxkan, euskaraz argitaratzen diren produktu berrienak eta hauen inguruko informazioa - argitaletxea, prezio tartea, zein adin tarterako den egokia, eta abar- jaso dituzte, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten. Euskaraz kaleratzen diren produktu denak ezin sartu eta aukeraketa bat da katalogoan jaso dutena. Euskal Herri osoan 260.000 ale banatuko dituzte ikastetxe nahiz etxeetako postontzietan. Aurten, gainera, Lapurdin ere banatuko dituzte lehendabizikoz.

Zortzi atal

Euskarazko produkzioa areagotzen joan den heinean, zerbitzuaren eskaintza ere handitzen joan da. Hortaz, aukera zabala ematen du egunotan argitaratu duten liburuxkak, euskarazko aisia produktuei dagokionez. Katalogoaren edukiak zortzi ataletan banatu dituzte: musika, informatika, bideoak, DVDak, liburuak, komikiak, jostailuak eta jokoak eta aldizkariak.

Aurreko urteetatik katalogoa ezagutzen duzuenok, bi berrikuntza nabarmen aurkituko dituzue ohiko informazioarekin batera. Batetik, gurasoentzako atala osatu dute eta haur txikiekin batera erabiltzeko materiala aurki daiteke. Bestetik, komikien atalak aparteko tartea hartu du katalogoan.

Arestian aipatu bezala, liburuxkan ez dira euskarazko produktu guztiak agertzen baina erreferentzi gisa balio du. Liburuxkaren prestaketan eta produktuen aukeraketan herrialde desberdinetako euskara teknikariek hartu dute parte, hots,Gipuzkoakoak, Bizkaikoak, Arabakoak, Nafarroakoak eta Lapurdikoak, azken hauek lehendabizikoz.

Buruntzaldeko liburu dendetan

Euskarazko Produktuen Katalogoan agertzen diren produktuak Buruntzaldeko edozein liburu dendetan daude eskuragarri. Dendariek eskaintza erosleentzat prest izan dezaten, aldez aurretik jasotzen dituzte katalogoak.

Katalogoan agertzen diren produktuak adin tarteka sailkatuak daude eta bertan agertzen den salneurria orientagarria dela azpimarratu behar da, prezio zehatzak agertu beharrean, prezio tarteak jarri baitituzte, hots, produktuak lau prezio tarteen arabera daude sailkatuak.

Paperean eta interneten

Arestian katalogoaren 260.000 ale banatuko direla Euskal Herrian aipatu badugu, interneten ere ikusgai jarri dutela esan behar da. Produktuen eskaintza kontsultatzeko, www.katalogoa.org web atarian sartu besterik ez dago.

Material osagarria:

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil