Lasarte-Oria
Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egin dutenen artean zozketa egin da
2014/02/05 - Iruzkinak: 0
400 euroko 11 sari zozkatu dira parte hartu duten 135 gazteen artean.
Azken urteotan bezala, Buruntzaldeko udaletako euskara zerbitzuak gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egin dutenak saritu nahi izan ditu. 2013an 135 gaztek hartu zuten parte egitasmo honetan. Parte-hartzaileen kopurua gora doa urtez urte. 2010ean 34 izan ziren, 2012an 112 eta 2013an, aipatu bezala, 135.
Autoeskolei dagokienez, Buruntzaldeko 10 autoeskolek hartu dute parte: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi autoeskolek, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi autoeskolek, Lasarte-Oriako Izarra, Lasarte eta Mujika autoeskolek eta Urnieta eta Usurbilgo Solozabal autoeskolek.
Euskara zerbitzuak 400 euroko 11 sari zozkatu ditu aurten, hau da, herri bakoitzean dauden autoeskola adina. Hauek dira sarituak:
Andoain:
- Mikel Arribillaga Garcia, Bengoetxea autoeskola
- Garbiñe Guedejo Ezenarro, Mendi autoeskola
Astigarraga:
- Argoitz Otaño Merketegi, Otamendi autoeskola
Hernani:
- Julen Gaztañaga Iturralde, Otamendi autoeskola
- Josu Altuna Irazusta, Otamendi autoeskola
- Ekiñe Arruti Salaberri, Hernani autoeskola
Lasarte-Oria:
- Miren Cuerdo Izagirre, Mujika autoeskola
- Nerea Sanchez Guerra, Mujika autoeskola
- Itziar Mujika Calonge, Lasarte autoeskola
Urnieta:
- Mikel Artola Pagola, Otamendi autoeskola
Usurbil:
- Onintze Camino Landa, Mujika autoeskola
Buruntzaldeko udalek 2014an ere egitasmoarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Hala, maiatzean abiatuko dute zabalkunde kanpaina.
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.