Lasarte-Oria
Banaiz Bagara elkarteak egitarau zabala prestatu du udara begira
2014/07/18 - Iruzkinak: 0
Azken urteetan bezala, Banaiz Bagara elkarteak antolatzen dituen taldeek eta jarduerek udan ere jarraipena izango dute, udak berak ekartzen duen ukitu berezi eta giro alaitsuarekin.
Uda honetan ere euskara praktikatzeko ordu beteko ibilaldiak proposatzen ditu. Betiko topalekutik abiatuz eta betiko orduan, norabide eta gai ezberdinetako ibilaldiak antolatuko dituzte – herria ezagutzeko, dituen mendiak, baratza, parke edo berdeguneak – batzuetan gai jakin batekin lotuko dira: herriko garai bat, pertsonaia bat…
Ibilaldi horiek udan ere hizkuntza praktikatzeko aukera eskaintzen dute, hiztegi berria ezagutu eta lantzeko eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko; dena udako aireaz gozatzeko aukera paregabearekin.
Parte hartzea doakoa eta irekia da, eta guztiak daude gonbidatuta. Ibiltzeaz gain, tartean kirola, dantza, kantu saioak eta bisita gidatuak ere eskaintzen ditu udan Banaiz Bagara elkarteak.
Abuztuaren 17an herri talde guztien arteko udako festa irekia emango dio amaiera udako programari. Jarduera guztietara haur eta gurasoak edo aitona-amonak gonbidatuta daude elkarrekin parte hartzera.
UDAKO PROGRAMAREN HASIERA: ekainaren 30an (astero, abuztuaren 17a arte)
HERRIA | ABIAPUNTUA | EGUNA ETA ORDUA |
Andoain | Jubilatuen egoitza | ostiralero, 15:30ean |
Villabona | Gaztelekua | astelehenero, 19:45ean |
Hernani | Biteri Kultur Etxea | larunbatero, 10:30ean |
Lasarte-Oria | Jalgi taberna | ostegunero, 15:30ean |
Urnieta | Lekaio Kultur Etxea |
astelehenero 9:15ean ostegunero 9:30ean |
Tolosa | Kultur Etxea-Triangulo | asteazkenero, 19:30ean |
Errenteria | "Lau Haizetara" lokala/Topo | astelehenero, 15:30ean |
Alegia | Kultur Etxea | ostiralero, 17:30ean |
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.