Lasarte-Oria
Albisteak
Inoizko parte hartze handiena 37. Euskal Zine Bileran
2014/11/17 - Iruzkinak: 0
Lehiaketaz gain, aurtengo edizioak Bileraren adiera indartuko du, azaroaren 29an euskal zinemagintzaren inguruko jardunaldiak eskainiz
Haur eta nerabeek euskaraz egin dezaten eragiteko jardunaldia antolatu dute Elgoibarren
2014/11/13 - Iruzkinak: 0
Hainbat aditu izango dira azaroaren 28an izango den jardunaldian
Umorea euskaraz egiteak saria du Motxian Eby esketx lehiaketan
2014/10/14 - Iruzkinak: 0
DBHko ikasleen euskarazko abestien parodia onena sarituko da Buruntzaldea eta Oarsoaldeko eskualdeek antolatutako Motxian Eby esketx lehiaketaren bitartez
Lasarte-Oriako Euskal Jaia ate-joka
2014/10/13 - Iruzkinak: 0
Urriaren 18an, larunbatez egingo da Lasarte-Oriako euskal jaialdia
Nola bizitu zuten euskalduntasuna lasarte-oriatarrek frankismoan?
2014/10/09 - Iruzkinak: 0
Imanol Lizardik gidatuta eta “Euskararen kate hautsiak” liburuaren egilea den Dabid Anautek lagunduta, Juanita Kastresanak, Miren Zubeldiak eta Itziar Camarero Nuñez herritarrek euren testigantzak emango dituzte asteazkenean, 19:00etan, Manuel Lekuona kulturetxean izango den hitzaldian.
Factory logistika eta SPORA ingurumen zerbitzuak: euskaraz lan eta bizi!
2014/09/23 - Iruzkinak: 0
Lantokian euskararen erabilera areagotzeko Baietz gurean! egitasmoan sartu berri dira bi enpresak. Spora Hernanin dago eta Ingurumen zerbitzuak eskaintzen dituzte. Factory logistika, berriz, Lasarte- Oriako enpresa bat da eta ikuskizunak soinuztatzen eta argiztatzen ibiltzen dira. Ondorengo lerrootan jaso dugu kontatu digutena.
Aisiako begirale eta unibertsitateetako uda-ikastaroetarako diru-laguntzak
2014/08/27 - Iruzkinak: 0
Udaleko Euskara Batzordeak 2014 urterako egin duen diru-laguntzen deialdiaren barruan, aisiako begirale eta zuzendari izateko eta unibertsitateetako euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak onetsi ditu eta 1.350,00 € eta 400,00 €rekin hornitu ditu, hurrenez hurren.
Errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopurua goruntz doa
2014/08/25 - Iruzkinak: 0
Errenta aitorpena egin duten herritarren %13,2k euskaraz eskatu ditu harremanak Ogasun eta Finantza Departamentuarekin, zehazki, 50.184 zergadunek.
Hostelera del Norte, Factory eta Aldicar enpresekin hitzarmenak
2014/08/25 - Iruzkinak: 0
Udalaren izenean Pablo Barrio Alkateak eta Mª Angeles Arangurenek, Xabier Urruzolak eta Jesus Maria Alberdik, Hostelera del Norte, Factory eta Aldicar enpresen izenean, hurrenez hurren, urtebeteko iraunaldia izango duten hitzarmen bana sinatu dute.
Banaiz Bagara elkarteak egitarau zabala prestatu du udara begira
2014/07/18 - Iruzkinak: 0
Azken urteetan bezala, Banaiz Bagara elkarteak antolatzen dituen taldeek eta jarduerek udan ere jarraipena izango dute, udak berak ekartzen duen ukitu berezi eta giro alaitsuarekin.