Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Andoain

XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dituzte Andoainen

2011/07/05 - Iruzkinak: 0

Sari Nagusia Goiena Komunikazio Taldeak eskuratu du, Epaimahaiaren Sari Berezia Berriako Ainhoa Oiartzabalek eta Kazetari Berria Saria, berriz, Gaztezuloko Igone Fernandezek.

Uztailaren 2an Andoaingo Bastero Kulturgunean XXIII. Rikardo Arregi sariak banatu zituzten. XXIII. edizioko Sari Nagusia Goiena Komunikazio Taldeak eskuratu zuen. Saria 9.000 eurok, Xabier Laka eskultorearen oroitikurrak eta agiriak osatzen zuten. Epamahaiaren Sari Berezia Berria egunkariko Ainhoa Oiartzabalek jaso zuen Nork hil zuen Begoña Urroz lanagatik. Erreportaje hori otsailean argitaratu zen Berriako Igandea gehigarrian. Saria 4.000 eurok eta agiriak osatu zuten. Kazetari Berria Saria, berriz, Gaztezuloko Igone Fernandezek jaso zuen. Fernandezek 3.000 euro, Xabier Laka eskultorearen oroitikurra eta agiria eskuratu zituen.

 

Aurtengo edizioko Ohorezko Aipamena Miren Jone Azurza eta Ignazio Arregirentzat izan da eta Aipamen Berezia, berriz, Euskaltzaindiak argitaratzen duen Erlea literatura aldizkariarentzat. Bestalde, ekitaldian Xabier Leteri omenaldia egin zioten.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil