Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Andoain

Martxan da txotx denboraldi berria

2019/01/30 - Iruzkinak: 0

Gartziategi Sagardotegian ireki zuen Olatz Arrieta kazetari astigartarrak aurtengo txotx denboraldia. Jende andana hartuko du Buruntzaldeak datozen asteotan eta bertako sagardotegiek aurten ere harrera ona izatea espero dute.

Sagardo denboraldiak hainbat herrietan eragina badu ere, besteak beste, Hernanin bakarrik milaka pertsona hartzen ditu txotx garaiak (iturria: Hernani.eus). Hernaniko 12 sagardotegiek 1.800 otortu eskaintzeko ahalmena du, eta beste urteetan bezala, aurten ere ehunka erreserba egin dira dagoenekoz (2017an, 59.625 erreserba egin ziren denboraldi osoan).

Garai honetan eskualdean biltzen den jende kopuruari erantzuteko, neurri bereziak hartzen dituzte udalek. Besteak beste, garraio publikoaren zerbitzua handitu, kale garbiketa indartu, kaleko komun gehiago jarri eta segurtasun neurri bereziak hartzen dira.

Horretaz gain, sexu erasoen kontrako kanpainak eta herritarrak zein herria bera errespetatzearen aldeko kanpainak jartzen dira abian.

Hernani.eus orrialdean jasotako zenbait datu eta Hernaniko Udalak sagardotegi denboraldia dela eta hartzen dituen neurri guztiak hemen ikus ditzakezu.

Sagardotegiei buruzko informazioa nahi izanez gero, sartu lotura honetan: http://www.sagardoarenlurraldea.eus

 

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil