Andoain
Hiru argazki lehiaketa abian euskarazko Wikipedian uda honetan
2020/07/02 - Iruzkinak: 0
Joan den astean iragarritako WikiBizi Euskal Herria ekimenaren barruan, Euskarazko Wikipediak hiru argazki lehiaketa jarri ditu martxan aurtengo udan: WikiBizi Ondarea, WikiBizi Kultura eta WikiBizi Natura. Irailaren 30a arte karga litezke argazkiak hiru gai horien inguruan.
WikiBizi Ondarea
Kasu honetan, urtero ondarearen inguruan egiten den Wikipediako ekimenaren aurtengo edizioa litzateke hau, baina uda osora luzatuta. Euskal Herriko ondare monumentuen ilustrazioak gehitzea da gakoa. Azalpen orrian bertan daude zerrendatuta, herrialdez herrialde, herriz herri. Lehen saria da Konstruktor argazki kamera bat, eta 2.a eta 3.a 70 eta 30 euroko bonoak Donostiako Hontza liburudendan.
WikiBizi Kultura
Kasu honetan, era honetako argazkiak bildu nahi dura: Jaiak, erromeriak, festibalak, ohiturak, dantzak, ondare immateriala... Kultura, oso zentzu zabalean. Adi instrukzioei. Lehen saria izango da 2 pertsonentzat bazkaria Laua Jatetxean, eta 2. eta 3. Hontzako bonoak.
WikiBizi Natura
Lehiaketa honetan erretratatu ditzakezu naturguneak, ibaiak, ur-jauziak, geologia, zuhaitz bereziak, fauna... LomoInstant San Sebastian kamera da lehen saria, eta gero Hontzako bonoak.
Ikus hiru lehiaketa hauetan dagoeneko jendea kargatzen hasi den irudiak:
- https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:WikiBizi_Ondarea
- https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:WikiBizi_Kultura
- https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:WikiBizi_Natura
Wiki Loves Earth
Euskarazko Wikipediaren lehiaketa hauez aparte, 2020ko uztailea Wiki Loves Earth ekimenaren hilabetea da, eta kasu horretan beste lehiaketa batzuk ere badaude, tokian tokiko naturguneak erretratatuz ilustratzeko. Hortaz, WikiBizi Naturan parte hartzen baduzu uztailean... agian beste lehiaketa hauetan ere parte hartu dezakezu:
- Wiki Loves Earth Spain uztaileko lehiaketan parte hartzeko, Nafarroako edo EAEko naturgune izendatuetako irudiak eskatzen dituzte (irudirik kargatzen baduzu, {{Wiki Loves Earth 2020|es}} etiketa gehitu deskribanetan.
- Ipar Euskal Herrian WikiLovesEarth egiteko, Frantziako arauetan, 'Images from Wiki Loves Earth 2020 in France' kategoriaz izendatu daitezke igotako argazkiak, baina bi naturgune bakarrik listatzen dira arauean, biak Lapurdikoak, Errota Handia eta Xurrumilatx aintzira.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.