Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Andoain

Gidabaimena euskaraz ateratzea saritzen da Buruntzaldean

2018/05/29 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko udalek 400 euroko sariak zozketatuko dituzte gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditzen duten herritarren artean.

Egitasmoak baditu, dagoeneko, zortzi urte eta esparru honetan ere euskara erabiltzera eta euskaraz ikastera animatu nahi dira eskualdeko gazteak.
 

Sariketan parte hartzeko hauexek dira baldintzak:

  • Burutzaldeko herriren batean erroldatuta egotea
  • Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditzea 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

2018an 18 urte betetzen dituzten gazteek jaso dute, dagoeneko, beren etxeetan gidabaimena euskaraz ateratzeko gonbitea.


Bederatzi sari zozketatuko dira Buruntzaldean, autoeskola adina sari. Hernanin 3, Lasarte-Orian 2, Andoainen 2, Astigarragan 1, Urnietan 1 eta Usurbilen beste 1. Zozketa 2019ko urtarrilean egingo da.

Egitasmoaren berri eman zuten joan den ostiralean Lasarte-Orian autoeskoletako eta udaletako ordezkariek.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil