Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Andoain

Apirilaren 12tik 13ra bitartean pasako da Korrika Buruntzaldeatik

2019/01/25 - Iruzkinak: 0

Ostiraletik larunbatera bitarte izango da Korrika Buruntzaldean. Apirilaren 12an, ostirala, igaroko da Usurbil eta Lasarte-Oriatik. Donostiara bidea hartu eta beste hainbat herritatik igaro ostean, apirilaren 13 (larunbata) goizaldean iritsiko da eskualdeko gainontzeko herrietara.

AEK-k antolatzen duen 21. Korrika abian da, “Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia”. Garestik abiatu eta Gasteizen amaituko da Korrika. Apirilaren 4ean hasiko da eta 11 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du. “Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertu eta gau-eskola zein euskaltegietan eguneroko lana indartzeko dirua biltzea da” ekimenaren helburua.

Eskualdeko herrietatik apirilaren 12an eta 13an igaroko da Korrika. Hona hemen ordutegiak, herriz herri:

  • USURBIL: Apirilak 12, ostirala, 14.30ean

  • LASARTE-ORIA: Apirilak 12, ostirala, 15.33an

  • ASTIGARRAGA: Apirilak 13, larunbata, 01.02an

  • HERNANI: Apirilak 13, larunbata, 01.24ean

  • URNIETA: Apirilak 13, larunbata, 2.04an

  • ANDOAIN: Apirilak 13, larunbata, 2.26

 

Ikusi hemen Korrikaren ibilbide guztia.

Bideoklipa eta bestelako edukiak ikusi nahiz izanez gero, http://www.korrika.eus/ orrialdean aurkituko dituzu.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil