Andoain
Andoainen euskararen erabilera sustatzeko plana onartu dute
2010/11/30 - Iruzkinak: 0
Herrian eta udal administrazioan euskararen erabilera sustatzea da helburua.
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorra onartu dute Andoaingo osoko bilkuran. Plan horri esker, hemendik aurrera, Andoaingo Udalak posible izango du euskararen erabilera sustatzeko ekimen eraginkorragoak martxan jartzea eta bide batez, Euskal Autonomia Erkidegoko beste hainbat herrirekin elkarlanean aritzea.
Plan orokorrak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, euskararen erabilera herrian sustatzea; eta bestetik, udal administrazioan euskararen presentzia areagotu.
Plana 2011-2017 urte bitarteko programatuta dago eta hamar jarduera eremu ditu: familia transmisioa, euskalduntzea eta formazioa, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisialdia, kirola, kultura, hedabideak eta teknologia berriak. Eremu bakoitzean euskararen egoeraren azterketa egin da, eta datozen urteetarako helburuak zehaztu eta horiek lortu ahal izateko martxan jarri beharreko neurriak zehaztu dira.
Planak aholku batzordea izango du eta bere garapenaz arduratzeaz gain, Udalaren eta herriko elkarteen arteko zubi lana egiteaz arduratuko da.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.