Andoain
Abian da Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketaren XIII. edizioa
2014/10/01 - Iruzkinak: 0
Aurten ere Zizurkilgo Udalak abian jarri du Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa. Idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak antolatzen du lehiaketa eta Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek aurkeztu ditzakete lanak.
Aurkeztutako lanak maila desberdinetan banatuko dira, parte-hartzaileen adinaren arabera; hala, 6-8 urtekoen mailatik hasita bost maila finkatuko dituzte. Maila bakoitzean bi sari banatuko dituzte, mailaren arabera oroigarriak edo dirusariak izango direnak.
Lanak azaroaren 21era arte aurkeztu daitezke Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal-bulegoetan. Sari banaketa abenduaren 19an izango da.
Parte hartzeko baldintzak eta informazio gehiago, www.zizurkil.eu
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.