Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Motxian Eby esketx lehiaketa 2015

Aurkezpena

 "SMS Segapotoen Mezu Sekretuak" liburuxka

Segapotokoak, sakelako telefonoak, mugikorrak, patrikakoak, portableak, telekak, mobilak…
Nahi duzuen bezala deitu, baina traste txiki horiek erabateko iraultza ekarri digute. Baina ez bakarrik ahoz komunikatzeko moduetan. Baita idazteko moduan ere.
1.545ean euskarazko lehen liburua argitaratu zuen Beñat Etxepare izeneko morroi batek.
1.968an euskara batua sortu zen Arantzazun.
Eta 2.000. urtean zibereuskarari zabaldu zitzaizkion leihoak.
Ia konturatu gabe, denak hatz bakarrarekin eta modu desberdinean idazten hasi ginen: zibereuskaraz.
Liburua, jolaserako, komunikaziorako, harremanetarako, dibertsiorako eta sedukziorako aitzakia da.
Haserretu, maitemindu, ziria sartu, gozatu, adarra jo… nahi dugu. Eta horretarako, ba al da bide egokiagorik mugikorretako mezuena baino?
`Zazpiak Batman´ kolektiboaren obsesioa da hizkuntza jolasgai eta gozagai bihurtzea. Hizkuntza bizi, kaletar, adierazkor eta aberatsa izan dadin lortzea. Kolore askoko euskara sortzea.
Alegia, zerbait modu bereziz edo indartsuan adierazi nahi dugunean, ez daukagula beti inguruan ditugun erdara indartsuetara jo beharrik eta euskarak berak eskaintzen dizkigun beste bideak ere jorratu behar ditugula. Aukerak asko dira: euskaraz berezko dituen hitz eta esamoldeak erabil genitzake, euskalkian bizirik dirautenak… edo hizkuntza eta garai guztietan egin den bezala, guk geuk hitz eta esamolde berriak asmatu.
Mezuetako euskara, zibereuskara, denon artean osatu behar dugun hizkuntza berri bat da. Eta zenbat eta gehiagok eta zenbat eta gehiago erabili, orduan eta normalagoa eta adierazkorragoa izango da.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil