Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Motxian Eby esketx lehiaketa 2015

Motxian Eby lehiaketa sari banaketa ostegunean Astigarragan

2014/12/17 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Gazteei zuzendutako lehiaketa da Motxian Eby eta euskal talde edo abesti batean oinarritutako umore sketch onena saritzen du.

Ostegunean, hilak 18, arratsaldeko 18:00etan banatuko dituzte Motxian Eby sketch lehiaketako sariak, Astigarragako Kultur Etxean.

Motxian Eby Burntzaldeko eta Oarsoaldeko udaletako Euskara Batzordeek antolatutako lehiaketa da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua. Parte hartzaileek euskaraz abesten duen musika talde baten edo euskarazko abesti baten parodia egin behar zuten, letra aldatuz.

Bideoak lehiaketaren webgunean egon dira ikusgai eta Oarsoaldeko ikasleak erabaki dituzte Buruntzaldeko irabazleak, eta alderantziz. Horrez gain, internauten artean bozka gehien jaso dituen bideoa ere sarituko dute.

Ekimen honen bitartez gazteen artean euskararen erabilera sustatu nahi izan dute, hizkuntza alor guztietara eramanaz, umorearen alorrera zabalduz.
 

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil