Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Motxian Eby esketx lehiaketa 2015

12-16 urte bitarteko gazteen euskarazko esketx onena sarituko da Buruntzaldea eta Oarsoaldeko eskualdeek antolatutako Motxian Eby esketx lehiaketaren bitartez

Motxian Eby lehiaketako parte-hartzaileek euskaraz esketxak, Stop Motion edota Meme teknikak erabiliz egindako lanak aurkeztu beharko dituzte.

Ekimen honen bitartez, gazteen artean euskararen erabilera sustatu nahi dute, hizkuntza alor guztietara eramanaz, umorearen alorrera zabalduz.

Esketxak euskaraz eginak izan behar dira, abestutako nahiz idatzitako edo hitz egindako pasarteetan. Gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan behar dute eta edozein gailurekin grabatu daitezke: eskuko telefonoa, bideo kamera, tablet-a, argazki makina…

Esketxak aurkezteko epeak urriaren 15etik azaroaren 15era iraungo du.  Lanak e-postaz edo Whatsapp bidez aurkeztu ahal izango dira.

Epaimahaia

Eskualde bakoitzeko sari nagusia internautek bozketa irekian emaniko bozka kopuruak erabakiko du. Bozka gehien hartzen dituzten lanek irabaziko dute sari nagusia.  Herri bakoitzeko lanik onenaren sariak ere bozketa horretatik aterako dira.  Bigarren saria berriz, epaimahai kualifikatu batek emango du eta  ikus-entzunezkoaren exekuzio teknikoa, karakterizazioa, umorea, gidoia edo letra baloratuko ditu. Eskualde bakoitzeko bi sari egongo dira: bideo onenak 300€ jasoko ditu eta bigarrenak 200€. Herri bakoitzeko saria aldiz, 50 eurokoa izango da.

Lehiatuko diren esketxak, ikusgai jartzen joango dira www.motxianeby.eus webgunean, eta azaroaren 18tik aurrera bozkatu ahal izango dira. Irabazleak abenduaren hasieran emango dira ezagutzera.

Lehiaketari buruzko informazio guztia www.motxianeby.eus webgunean ikus daiteke.

SMSen lehiaketa

Materiala

Albisteak

Motxian Eby lehiaketa sari banaketa ostegunean Astigarragan

2014/12/17 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Gazteei zuzendutako lehiaketa da Motxian Eby eta euskal talde edo abesti batean oinarritutako umore sketch onena saritzen du.

Motxian Eby mezu lehiaketako sari banatze ekitaldia

2013/05/06 - Iruzkinak: 0

Joan den ostegunean, maiatzaren 2an, banatu ziren Perurenako Auzolan pilota lekuan, 2013 Motxian Eby mezu lehiaketako sariak.

Abian da Motxian Eby mezu lehiaketa

2013/03/26 - Iruzkinak: 0

Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte lehiaketan apirilaren 21a arte.

SMS lehiaketa 2012. Irabazleak

2012/05/07 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko herrietan martxoan zehar Motxian eby SMS lehiaketa antolatu dute udalek. Buruntzaldeko ikastetxeetan otsailean zehar Adur Larreak eman dituen saioetako jasoleek hartu dute parte.

Estekak

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil