Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Egitasmoak

Motxian Eby esketx lehiaketa 2015

Motxian Eby 2013

Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte lehiaketan apirilaren 21a arte.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek elkarlanean martxan jarri dute 2013ko Motxian Eby mezu lehiaketa.

Aurtengo lehiaketan Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte eta horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali beharko dute honako galderari erantzunez: mezu bat jaso duzu: “zmz atzokoa?” Zer erantzungo diozu?

Lehiaketan parte hartzeko honako bide hauek erabil daitezke:

-SMSak eta WhatsApp-ak 608955602 zenbakira

-E-postak motxianeby@gmail.com helbidera

Sare sozialen bidez:

-Buruntzaldea Euskaraz Facebooken eta Twitterren

-Oarsoarrak Facebook eta Twitterren

-Motxian Eby Tuentin

Parte-hartzaileek mezuaren aurretik herria jarri beharra dute. Izan ere, eskualde bakoitzean irabazle bat eta bost finalista izango dira. Parte hartzeko epea apirilaren 21ean amaituko da.

Eskualde bakoitzeko irabazleak 200 euroko erosketa txartela jasoko du eskualdeko dendetan gastatzeko. Horrez gain, 60 euroko beste bosna erosketa txartel banatuko dira eskualde bakoitzean.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 2an izango da 19:00etan Perurena auzoan, bi eskualdeek bat egiten duten lekuan.

Ikusi hemen promoziorako bideoa.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil