Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Motxian Eby mezu lehiaketako sari banatze ekitaldia

2013/05/06 - Iruzkinak: 0

Joan den ostegunean, maiatzaren 2an, banatu ziren Perurenako Auzolan pilota lekuan, 2013 Motxian Eby mezu lehiaketako sariak.

Buruntzaldeak eta Oarsoaldeak elkarrekin antolatu dugun Motxian Eby Mezu lehiaketan bi eskualdeotako DBHko gazteek parte hartu ahal izan dute.

Lehiaketak harrera oso ona izan duela esan dezakegu, izan ere 178 mezu hartu ditugu.

Buruntzaldearen kasuan Hernaniko bertso eskolako kideek aukeratu dituzte mezu onenak eta Oarsoaldeko kasuan, eskualdeko ikastetxeetako DBH-4ko gelek.

Mezu lehiaketara Buruntzaldetik bidalitako 6 esaldi onenak eta euren egileak hauek dira jaso duten puntuazioaren arabera, gutxienetik gehienerako ordenan:

  • 6.-Markel Barranco (Andoain): Nd, zinera jun nintzan ta ndorn nire neskakin parranda in nun gaueko hiruak arte. Lio asko eon zen gure artean:P. Oso nekatua ta ez naiz geldituko.
  • 5.- Aner Unanue (Urnieta): Ni earki barraketan lagun guztiekin "igel eroan" eta zu zemuz amarekin egun osoan zigortuta jajaja zuk ebai kopiatzea azterketan...
  • 4.- Eider Mendiluze (Andoain): Epa:)Oso ondo, gaua festan pasa genuen. Gainera etxera joaten lagundu zidan “mutil horrek”, gaur plazan berarekin geratu naiz! Gero kontatuko dizut… Muxu:)
  • 3.- Ekiñe Velasco (Hernani): Izgarri! Goizin mndia ta puntn 11tako earra. Tsalden zinea, oi prrak peliakin jeje bino oo polit ;) geo afaya kalen bokatkin t martxaa XD
  • 2.- Oier Odriozola (Lasarte-Oria): Earki, atsalde polita pasa genun 1.zinea jun ginan ta geo zeoze hartu ta etxea. Beak laundu zian. Bueno aio kontaukoizkizut detallek bihar jaja
  • 1.- Maria Ruiz (Hernani): Mytia, atzkoa ikragrria izn zn. Nl san... emn zenzkidn lztnak, mxk, san zenzkidn itzk... oyndk zure zaporea dt nre ezpyntan. Bntan MZ!

Irabazleentzako saria 200 euroko erosketa txartela da. Finalistena berriz, 60 euroko txartel bana.

Mezu lehiaketara Oarsoaldetik bidalitako 6 esaldi onenak eta euren egileak hauek dira jaso duten puntuazioaren arabera, gutxienetik gehienerako ordenan:

  • Oihane Iraundegi: Oo, iby 1era jun ginan ta nere lagunek prakak b4neraino busti zituzten, barre asko in genun, ori by barrea. Galtzerdiak brdak zeudn. Hau bronk!
  • Oier Mugartza: "Atzo zm pasa genun? pos d kulo:( Bakizu, aburritzen ai giñen ta sin+ zelai batea jun giñen Geo, poliziyak torri zin ta gu korrika jun giñen!"
  • Yilenia Alonso: Atzokoa? Ai ama! Mutilagunakin zinemara joan eta juxtu eskuinean nire gurasoak zeunden,ze lotsa!aurpegia makurtu baina ikusia izan nintzen...ta gainera hurbildu ta galderak egiten..ezin ahaztu atzokoa!
  • Lur Gaztelumendi: Atzokoa? Gaizki, bakizu, zu gabe ez da ezer berdina. Zinera joan ginen, 2 orduko iluntasunean murgiltzera. Nahiago nuke nire alboan bazeunde, iluntasuna argiagoa irudituko zitzaidan zure alboan. Edozer mango nuke zure gaixotasuna sendatzeko. Bestalde, bakizu non aurki gaitzakezun, beti zure bihotzean. Mx 1. Eutsi.
  • Zaira Rodriguez: Atzo berarekin aurkitu nintzen, muino batera eraman ziudan ilunabarra ikustera, hantxe musu bat eman zidan eta lo egin genuen besarkatuta.
  • Ekaitz Benitez: "Atzoko euna oso normala izan zn: gosaldu, sofan etzan, bazkldu, sofan etzan, mriendatu, sofan etzan, afaldu ta … FSTAAA!"

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil