Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Hernaniko Euskara Zerbitzuak udalekuetan izena emateko epea zabaldu du

2009/04/15 - Iruzkinak: 0

Aurtengo udarako ere udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatu dituzte.

Hernaniko Udaleko Euskara Zerbitzuak Hernaniko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu du eta aurtengo udarako ere bi eskaintza prestatu ditu: alde batetik udaleku irekiak izango dira hiru eta hamar urte bitarteko haurrentzat; beste alde batetik, kirol udalekuak antolatu dituzte. Udaleku horiek hamaika eta hamabi urteko haurrentzat dira.

 

Udalekuetan izena eman nahi duten haurrek apirilaren 30a baino lehen beren eskoletan izen-emate orriak entregatu beharko dituzte eta Hernaniko eskoletan ez dabiltzan haurrek, berriz, udaletxeko Euskara Zerbitzuan eman beharko dute izena 09:00etatik 13:00etara. Bi udalekuetako prezioa bera da, 88 euro.

 

Udaleku irekiak uztailaren 1ean hasiko dira eta uztailaren 24an amaituko dira. Udaleku hauetan parte hartuko duten haurrentzat prestatu duten programazioa anitza izango da eta eskulanak, jolasak, egun-pasak eta bestelako jarduerak ere egingo dituzte. Kirol udalekuak, berriz, ekainaren 29an hasi eta uztailaren 10ean amaituko dira. Talde horretan parte hartzen dutenek kirol ugari praktikatzeko aukera izango dute, besteak beste: errugbia, patinak, mendia, piragua eta eskalada.

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil