Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Gida-baimeneko azterketa teorikoa euskaraz gainditzeagatik sarituak

2011/01/31 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko autoeskola bakoitzean iaz azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu zutenen artean sariak banatu dituzte.

Iaztik Buruntzaldeko hamaika autoeskolatan azterketa teorikoa euskaraz egiteko aukera dago. Horren harira, 2010ean euskarazko azterketa gainditu zutenen artean hainbat sari banatu dituzte eskualdeko ordezkari politikoek eta auto-eskoletako arduradunek. Zazpi izan dira ikasleak euskaraz prestatu dituzten auto-eskolak. Horietako bakoitzean azterketa teoriko bat zozkatu dute azterketa euskaraz egin eta gainditu duten ikasleen artean. Azterketa teorikoak eragindako gastuak ordaintzeko adinako diru kopurua jasoko dute saritu hauek, 400 euro gehienez.

 

Buruntzaldean 34 pertsonak gainditu dute euskarazko azterketa. Horietatik zazpik jaso dute saria. Egitasmo honen helburua Buruntzaldeko gazteek gida-baimena euskaraz ateratzera bultzatzea da. Antolatzaileek 2011. urtean egitasmoari jarraipena emateko asmoa adierazi dute.

 

2010eko zozketan sarituak izan diren pertsonak:

  • Andoain
    • Bengoetxea auto-eskola: Oihana Arruti Ugartemendia
    • Mendi auto-eskola: Benat Jauregi Artola
  • Astigarraga
    • Otamendi auto-eskola: Ziortza Irazustabarrena Arbelaitz
  • Hernani
    • Otamendi auto-eskola: Beñat Apezetxea Elizondo
  • Lasarte-Oria
    • Lasarte auto-eskola: Asier Uribe Esnal
    • Múgica auto-eskola: Beñat de Miguel Arnaiz
  • Usurbil
    • Solozabal auto-eskola: Ander Aisa Bengoetxea
Andoaingo saritua.  Astigarragako saritua

Andoain. Mendi autoeskolako Ana Deli Carrero, saritua Beñat Jauregi Artola, erdian zinegotzia (Petri Romero), saritua Oihana Arruti Ugartemendia eta Bengoetxea autoeskolako Joxean Bengoetxea.

Astigarraga. Saritua, Ziortza Irazustabarrena (ezkerrean), gida-baimena Astigarragako Otamendi auto-eskolan atera duena, eta zinegotzia, Zorione Etxezarraga (eskuinean)

   
 Hernaniko saritua  Lasarte-Oriako saritua

Hernani. Ezkerretik hasita: Idurre Lukas, zinegotzia, Beñat Apezetxea, saritua eta Otamendi autoeskolako Nekane Otamendi eta Ainhoa Telletxea.

Lasarte-Oria. Ezkerrean, Ana Mugica, Mugica auto-eskolakoa. Erdian, Jesus Mª Zaballos Lasarte-Oriako alkatea. Eskuinean: Raquel Alcaide, Lasarte auto-eskolakoa. Sarituek ez zuten bertaratzerik izan.

   
 Usurbilgo saritua
 

Usurbil. Irabazlea: Ander Aisa Bengoetxea Zinegotzia: Nerea Erauntzetamurgil Manterola.

 

Gidabaimena euskaraz

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil