Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Euskarazko Produktuen Katalogo berriak haur eta gazteentzako merkatuan salgai dauden ehunka produktu berriren eskaintza biltzen du

2008/12/02 - Iruzkinak: 0

Hurrengo egunotan banatuko dira 267.000 ale Euskal Herri osoan.

Urte garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herri osoko 111 Udal eta Mankomunitateetako Euskara Zerbitzuk. Izan ere, Euskal Herri osoko teknikariez osatutako lantaldea arduratzen baita katalogo hau prestatzeaz, eta euskara normalizatzeko egitasmoen inguruan, egitasmo hau da Euskal Herri mailako teknikariak elkarlanean ari diren bakarrenetako bat.

 

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek. Zehazki, paperezko edizioan 317 produkturen berri jasotzen da eta interneteko edizioan, aldiz, argitaletxeetatik jasotako produktu guztien erreferentziak agertuko dira, kasik 400 denetara. Horretarako, www.katalogoa.org web gunean sar daiteke, eta nahi izanez gero, katalogoaren PDF dokumentua ere jeitsi daiteke bertatik. Bistan dena, Katalogoan ageri diren produktu horiek guztiak jada merkatuan daude salgai, eta interesatuak bere ohiko saltoki edo liburudendetan eskuratu ahal izango ditu.

 

Zortzi ataletan sailkatuta, nagusiki aurten kaleratu diren produktu berriak jaso dira Katalogoaren 11. edizio honetan: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, zenbait ataletan, adinaren araberako banaketa ere egiten da. Azken batean, gurasoentzako lagungarri gertatzea nahi dute egitasmo honen arduradunek, “etxeko haur eta gaztetxoak euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten” . Horretarako, merkatuan euskaraz dauden produktuen eskaintza ezagutzera eman nahi da, baliabideak eskaini nahi zaizkie guraso eta gazteei eta euskarazko produktu-eskaera ugaldu nahi da, merkatua dinamizatuz eta indartuz.

 

Aurten 266.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan, iaz baino 6.000 katalogo gehiago. Urtetik urtera zabalduz doa katalogoa, alde askotatik begiratuta ere: produktu gehiago, ale gehiago, antolatzaile gehiago eta baita banatzen den eremu geografiko zabalagoa ere.

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil