Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Euskaltegietara animatzeko dei egin dute, "Zurea bai zortea!" kanpainaren barruan

2010/09/14 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko Udal arduradunek dei egin diete herritarrei, euskaraz ikastera animatzeko, Udal Euskaltegian eta AEK euskaltegian, eta horretarako dauden erraztasunak zein diren azaldu dute.

«Pauso batera daukazu eus­kaltegia, maila guztiak es­kaintzen dira, bakoitzari egokituak, eta dirulaguntzak lor­tu daitezke», horregatik, Zurea bai zortea! kanpainaren helburua jendea anima­tzea dela azaldu zuen Nerea Eraun­ze­tamurgilek, Usur­bil­go Eus­ka­ra zinego­tziak, atzo, prentsaurrean.

 

«Euskera ikastea aberastasun bat da, ikaslearentzat»

 

Luis Intxauspe AEK euskaltegiko arduradunak adierazi zuen, helburua dela, ahalik eta elebakar gutxien egotea Bu­runtzaldean, «besteak beste, aberastasun bat delako, euskera ikasten duen herritar ho­rren­­tzat berarentzat». Aukera zabala eskaintzen dute Buruntzaldeko euskaltegiek, eta informazio hori zabaldu dute, herriko enpresetara, mailing bidez, eta web orrian ere jarri dute, www.buruntzaldea.eus orrian. Joseba Arbelaitz Udal euskaltegiko arduradunak web orrialdeko informazioa esplikatu zuen. Orrialdeak aukera guztiak ematen ditu: euskaltegien informazioa, mailak eta kurtsoak, ordutegiak... eta baita aurrematrikula egiteko aukera ere. Diru-laguntzak ere badira euskeraz ikasteko (herri ba­koi­tzak bereak ditu), eta horri buruzko informazioa ere web orrian lortu liteke.

 

* Iturria: Hernaniko Kronika

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil