Euskaltegietara animatzeko dei egin dute, "Zurea bai zortea!" kanpainaren barruan
14/09/2010 - Comentarios: 0
Buruntzaldeko Udal arduradunek dei egin diete herritarrei, euskaraz ikastera animatzeko, Udal Euskaltegian eta AEK euskaltegian, eta horretarako dauden erraztasunak zein diren azaldu dute.
«Pauso batera daukazu euskaltegia, maila guztiak eskaintzen dira, bakoitzari egokituak, eta dirulaguntzak lortu daitezke», horregatik, Zurea bai zortea! kanpainaren helburua jendea animatzea dela azaldu zuen Nerea Eraunzetamurgilek, Usurbilgo Euskara zinegotziak, atzo, prentsaurrean.
«Euskera ikastea aberastasun bat da, ikaslearentzat»
Luis Intxauspe AEK euskaltegiko arduradunak adierazi zuen, helburua dela, ahalik eta elebakar gutxien egotea Buruntzaldean, «besteak beste, aberastasun bat delako, euskera ikasten duen herritar horrentzat berarentzat». Aukera zabala eskaintzen dute Buruntzaldeko euskaltegiek, eta informazio hori zabaldu dute, herriko enpresetara, mailing bidez, eta web orrian ere jarri dute, www.buruntzaldea.eus orrian. Joseba Arbelaitz Udal euskaltegiko arduradunak web orrialdeko informazioa esplikatu zuen. Orrialdeak aukera guztiak ematen ditu: euskaltegien informazioa, mailak eta kurtsoak, ordutegiak... eta baita aurrematrikula egiteko aukera ere. Diru-laguntzak ere badira euskeraz ikasteko (herri bakoitzak bereak ditu), eta horri buruzko informazioa ere web orrian lortu liteke.
* Iturria: Hernaniko Kronika
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.