2012an gidabaimeneko arlo teorikoa euskaraz egin dutenen arteko zozketa egin da
2013/02/11 - Iruzkinak: 0
Gidabaimenaren arlo teorikoa euskaraz 112 ikaslek egin dute 2012an zehar Buruntzaldean.
2012an Buruntzaldean 112 ikaslek egin dute gidabaimeneko arlo teorikoa euskaraz. 2010ean jarri zen lehenengo aldiz ekimena martxan, eta hiru urtetan gidabaimena euskaraz atera dutenen datuak ia laukoiztu egin dira Buruntzaldean. Ekimenean Buruntzaldeko autoeskola guztiek hartu dute parte.
Ekimen hau Buruntzaldeko herritar euskaldunei zuzendua dago orokorrean, baina bereziki urtean zehar 18 urte betetzen dituztenei, D ereduko eskola euskaldunetan hezitakoei. Helburua, aipatutako guztiak animatzea gidabaimena euskaraz ateratzera, eta horretarako, Buruntzaldeko herrietako autoeskolek eskaintzen dienaren berri ematea.
Bestalde, autoeskoletako jabeak zerbitzua euskaraz ematearen balioaz jabearaztea eta zerbitzu osoa euskaraz ere eman ahal izateko partaide egitea da ekimenaren helburua.
Hona hemen irabazleen zerrenda:
-
Andoain:
- Bengoetxea autoeskola: Aritz Escudero Larralde
- Mendi autoeskola: Iñaki Alzuguren Almorza
-
Astigarraga:
-Otamendiko autoeskola: Iker Uranga Bernal
-
Hernani:
- Otamendiko autoeskola: Yeelen Pellejero Arco
- Hernaniko autoeskola: Ander Goya Agirre
- Lagunak autoeskola: Borja Polaina Michelena
-
Lasarte-Oria
- Izarra autoeskola: Haizea Bravo Bajo
- Mugika autoeskola: Iker Elicegui Salsamendi
- Lasarte autoeskola: Saioa Gomez Tejeria
-
Urnieta:
- Solozabal autoeskola: Diurka Ascunce Etxenike
- Usurbil: inor ez
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.