Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

18 urteko gazteei deia, Gidabaimena euskeraz ateratzeko

2012/05/10 - Iruzkinak: 0

Hernaniko Udalak 180 diptiko bidaliko dizkie 18 urteko gazteei, kanpainaren inguruko informazio guztia izan dezaten.

Gazte zein helduek, edonork atera dezake gidabaimena euskeraz Buruntzal­deko au­toeskoletan. Oraingo honetan or­dea, kanpaina bereziki 18 urteko gazteei zuzenduta antolatu dute. Helburua da, adin honetako gazteek jakitea teorikoa euskeraz atera­tzeko aukera dutela. Informazio guztia izan dezaten, Udalak 180 gutun bidali dizkie; bertan kanpainaren diptikoa izango dute, eta baita azalpenak emateko idatzi bat ere, Luis Intxauspek sinatua.

Bu­runtzaldean 11 au­toes­kolek dute teorikoa euskeraz ateratzeko aukera, tartean, Hernaniko Otamendi, La­gu­nak eta Hernani autoeskolek.

Urte honetan gidabaimena euskeraz ateratzen dutenen artean gainera, ordain-saria zozketatzen dute Bu­runtzaldeko Udalek. G­e­hi­e­nez 400 euroko saria da, beti ere, teorikoa ordaintzeko erabiliko dena.

Atzo emandako pren­tsaurrean azaldu zutenez, geroz eta gehiago dira euskeraz egitea aukeratzen du­tenak, hala ere, gaztelaniarekin dagoen aldea nabarmena da. Urtetik urtera, datu horiek igotzea dute helburu.

Praktikoa, hutsunea

Azkenik, azaldu zuten, oraindik badela hutsune bat. Teorikoa euskeraz ateratzen dutenek ez dute praktikoa euskeraz ateratzeko aukerarik. Udalak eta autoeskolak lanean ari dira, etorkizunean gidabaimen osoa euskeraz atera­tzeko aukera izan dadin.

* Iturria: Hernaniko Kronika

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil