Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Gurasoak

Adinekoen senideentzat eta zaintzaileentzat euskara saioak

2011/09/14 - Iruzkinak: 0

Urnietako (Gipuzkoa) Banaiz Bagara Elkarteak euskara ikastaro berritzaileak antolatu ditu. Familia euskaldunetan adinekoak zaintzen ari diren langileentzat, eta baita etxekoentzat beraientzat ere, ikastaroak antolatu ditu

Urnietako (Gipuzkoa) Banaiz Bagara Elkarteak euskara ikastaro berritzaileak antolatu ditu. Familia euskaldunetan adinekoak zaintzen ari diren langileentzat, eta baita etxekoentzat beraientzat ere, ikastaroak antolatu ditu. Azken urteotan atzerritik etorritakoak ari dira gero eta gehiago adinekoak zaintzen eta jatorrizko hizkuntza euskara duten aiton-amona asko gaztelaniaz komunikatzen dira gaur egun haiekin. Errealitate berri horri heldu nahiz, langileentzat euskara ikastaroa izango da urritik urtarrilera bitartean.

 

Etxeko langileek lanarekin lotutako esamoldeak, komunikaziorako egiturak eta hitzak ikasiko dituzte. Hizkuntza berrira hurbiltzeko teknikak ere irakatsiko dizkiete. Era berean, adinekoaren etxeko kideek ikastaroa egin ahal izango dute, euskara menperatzen ez duten langileei ikasketa prozesuan nola lagundu ikasteko. Lehenengo aldia da euskara irakasteko proiektu berean langileak eta enplegatzaileak lotzen direla. Banaiz Bagara Elkartearen nahia proiektua nekazaritzara eta ostalaritzara zabaltzea da.

 

Ikastaroa Donostian Caritasek daukan Ategorrietako Laguntza Etxean eskainiko da. Egitasmoa ondokoek elkarlanean prestatu dute: Banaiz Bagara, Emun Koop., Caritas, Esperanza Latina, eta Donostia, Buruntzaldea eta Villabonako Udalak.

 

* Iturria: Argia.com

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil