Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Gurasoak

205.000 gipuzkoarrek jaso dute etxean Errenta Aitorpena egina

2009/04/27 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza eskaintzen dute.

PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) edo IRPFa urtean pertsonak jasotako errentengatik, hau da, diru sarreren arabera, ordaindu behar duen zerga da. Langilearen kasuan, enpresaren bidez Ogasun Sailak jada soldatatik kentzen du zati bat, langileak ordaindu beharko dituen zergen aurrerapen gisa, hau da, Ogasun Sailak langileari hilero atxikitzen dio diru kopurua, gerora errenta aitorpena iristen denean ez dezan susto haundirik izan diru asko ordaindu behar duelako. Urtean zehar atxikitzen den kopurua hainbat faktoreren araberakoa izaten da, besteak beste, norberaren eta familiaren araberakoa (ezintasunak, ezkon egoera eta abar kontuan hartuz); kontratu motaren araberakoa (aldi baterako kontratuei gutxiago retenitzen zaie normalean); eta diru sarreren araberakoa, alegia, jasotako diruaren arabera hainbateko zerga ordaindu behar da.

 

Bost modu errenta aitorpena egiteko

Errenta aitorpena egiteko moduak aldatzen ari dira. Orain arte martxan zegoen diskete bidezko modalitatea desagertu egin da eta norberak paperean egiteko aukera oraindik baden arren, beste erak erabiltzeko gomendatu du Foru Ogasunak. Aurtengo errenta aitorpena egiteko bost modu daude.

Autolikidazioa da horietako bat. Zergadun batzuk postaz jasotzen dute errenta aitorpena, Foru Ogasunak egina. Zergadunak zuzena dela irizten badio, bere konformidadea adierazi behar du, bi modutara, telefonoz edo Internet bidez. Ez badu onartzen, beste modalitate batera jo behar du. Aurten Ogasunak 205.000 errenta aitorpen bidaliko ditu eginda. Autolikidazioa jasoz gero, komeni da ondo begiratzea, batez ere egoera pertsonalean aldaketak izan direnean, aldaketa guztiak ez baitaude agian ondo jasoak.

Mekanizatua esaten zaiona da bigarrena. Zergadunak dokumentazioa errenta mekanizatua egiteko bulego batean aurkeztu behar du eta teknikari batek lagunduko dio autolikidazioa egiten.

Hirugarren era Internet bidez egiteko da. Errenta programa Internetetik jaitsi daiteke, aitorpena programa horrekin prestatu eta Internet bidez bidali.

Internet bidez egiteko beste modu bat ere badago, finantza entitate laguntzaileentzat eta ordezkari profesionalentzat (aholkulari eta kudeatzaile) prestatua.

Azken aukera paperean egitea da. Norberak kalkuluak egin eta aitorpenaren inprimakia bete behar du. Foru Aldundiak gomendatzen du, kalkulu akatsak alde batera uzteko, beste edozein eran egiteko.

Errenta aitorpena egiten duenak aldez aurretik egin dezake errenta aitorpenaren zirriborroa, eta hartara, jakin errenta aitorpena egiteko garaian ordaintzea edo kobratzea tokatuko zaion, batez ere, ezustekoak sahieste aldera. Errenta egiteko, www.gipuzkoa.net-en sartu behar da eta laguntza programak atalean klikatu.

 

Norberaren zerga informazioa

Foru Ogasunak norberari buruz duen informazioa eskuratzeko aukera du edonork, pasahitz baten bidez, eta informazio horretaz baliatu daiteke errenta aitorpena egiteko. Pasahitza webgunearen bidez edo Ogasun bulegora bertara joanda eskatu daiteke.

Kobratzeko eta ordaintzeko epeak


Ogasunak konpromezua hartu du, errenta aitorpena era mekanizatuan edo autolikidazioa eginez gero, onartu eta hiru lan eguneko epean ordainketa egiteko.

Ordaintzea tokatuz gero, bi modutara egin daiteke: kolpe batean, ekainaren 30ean, edota bi kolpetan, %60 ekainaren 30ean, eta %40 azaroaren 10ean (interesik gabe).

Errenta aitorpena ere euskeraz

 

Gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarrak, zailtasunei aurre eginda, eta aurtengo erronka da herritarren %10ek gutxienez euskaraz egitea.

Hasiera batean zail samarra dirudien arren, gero eta errezagoa da, zentzu guztietan, hori ere euskaraz egitea: baliabideak euskaraz daude -agiriak, informazioa eta abar-, harreraguneetan, herrietan eta Foru Aldundian bertan, euskaraz hartzen dute jendea, agiriak gero eta ulergarriagoak dira eta herritarrak gero eta gehiago saiatzen ari dira administrazioarekin euskaraz egiten.

Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek herritarren eskura jarritako www.buruntzaldea.eus web orrian sartuz gero, besteak beste, errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza aurki daiteke: errenta aitorpena egiteko moduak, aurkezteko tokiak, Buruntzaldeko herri bakoitzari non dagokion egitea, eta baita ere, herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera ematen duten gestorien datuak. Edozein zalantza izanez gero, Udaletako Euskara Zerbitzuetara ere jo daiteke.

Helburua, azken batean, gizartea aktibatu eta errenta aitorpena euskaraz egitera animatzea da.



* Iturria:

Txintxarri aldizkaria

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil