Zuretzat
Enpresariak
Euskerak lan munduko hizkuntza ere izan behar du; eta ez soilik, eskoletan erabiltzekoa
2012/05/21 - Iruzkinak: 0
Batxilergoa eta Lanbide Heziketako zikloak euskeraz ikasteko aukera badagoela azpimarratu dute Buruntzaldeako ordezkariek.
Buruntzaldeako Udal eta Ikastetxeen arteko elkarlanari esker, euskera planak sustatzeko ekimen bat jarri zen martxan, duela 10 bat urte. Bi ardatz nagusi ditu ekimenak. Batetik, ikasleak euskeraz ikastera animatu nahi dituzte, baita lan mundura sartu aurretik egiten dituzten azken ikasketetan ere. Bestetik, Udalek, ikasketa materiala euskeratzeko laguntzak ematen dituzte. Hernanin, euskeraz ikasi daitezke oso-osorik, Batxilerra eta Lanbide Heziketako zikloak, A. Iturriaga eta K. Labaka ikastetxeetan.
Euskera, lan munduan
Atzo Usurbilen emandako prentsaurrekoan, euskerak, lan munduko hizkuntza ere izan behar duela; eta ez soilik, eskoletan erabiltzekoa azpimarratu zuten Buruntzaldeako Udal eta ikastetxeetako ordezkariek. «Eskoletan eta DBHn egiten den lana oso garrantzitsua da eta lan horri bultzada emateko, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako zikloak euskeraz ikasteko aukera badago», gogorarazi zuten. Hernanin, Lasarte-Orian eta Urnietan ikastetxe banatan, eta Andoainen 3tan, euskeraz ikasi daiteke.
Aurrematrikulazio epea zabalik
Batxilerra eta Lanbide Heziketako zikloetan laster irekiko da aurrematrikulazio epea. Maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartean izango da izena emateko aukera.
Materiala euskeratu
Ekimen honen barruan, materiala euskeratzeko dirulaguntzak ematen dituzte Buruntzaldeako Udalek. Horri esker, besteak beste, Laneki tresna erabilgarri dago, www.jakinbai.com/lanbideki /hiztegia webgunean. Lanbide Heziketako materiala euskeratuta dago bertan.
* Iturria: Hernaniko Kronika
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.