Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Enpresariak

Buruntzaldeko enpresentzat laguntza berria, euskera normalizatzeko bidean

2011/02/11 - Iruzkinak: 0

Buruntzaldeko 6 udalerriek ‘Baietz gurean’ egitasmoa jarri dute abian, enpresetan euskeraren erabilera sustatzeko asmoz.

Buruntzaldeko enpre­se­tan euskeraren erabilera sus­ta­tzeko, Baietz gurean egitas­moa jarri dute abi­an Burun­tzaldea osatzen du­ten 6 udalerriek. Egi­tas­mo berriaren nondik-no­ra­ko­ak aurkeztu zituzten oste­gu­nean prentsaurrean, egi­tas­moa­ren zenbait ordezka­rik. Azal­du zutenez, «helbu­ru na­gu­sia da Bu­runtzal­de­an ahalik eta en­pre­sa gehie­nek jartzea abi­an eus­kera­ren erabilera nor­ma­li­zatze­ko bitartekoak». Eta pauso ho­riek eman ditza­ten diru lagun­tza emango zaie egi­tas­mo ho­nekin. Burun­tzal­deko 10 langiletik gorako enpresei zuzenduta­ko egitas­moa da.

 

100 puntuko salto bakoitzeko diru saria

Egitasmoa martxan jar­tzeko egindako lanaren berri eman zuten: «Buruntzaldeko 10 langile­tik gorako 390 enpresari in­kes­ta pasa zitzaien euskera­ren erabilera normaliza­tze­ko enpresan bertan zituzten beha­rrak eta nahiak jakiteko. 170 en­presak erantzun zioten in­kes­tari, unibertsoaren %40ak, oso unibertso adierazgarriak. Horien artean 52 enpresak azal­du dute euskeraren era­bilera normalizatzeko bidean prestutasuna eta 12 enpresa aukeratu ditugu: Buruntzal­deko herri bakoitzeko bi». Funtzionamendua nola izan­go den ere azaldu zuten: «Baietz gurean egitasmoan par­te har­tzea erabakitzen duten en­presei azterketa bat egingo zaie enpre­saren egoera linguis­tikoa zein den jakiteko. 0-1000 pun­tu­ko tartean neurtuko da egoe­ra eta dauden tokitik abia­tuta, 100 puntuko salto bakoitzeko jasoko dute diru sa­ria. Puntu horiek nola lortu ditzaketen esango die Ahize enpresa aholkulariak. Hasie­rako pun­tuak gehia­go sa­ri­tuko dira. Lehenengo pau­soak ema­tea zailagoa dela­ko». Eusko Jaur­­laritzak ema­ten du­en Bi­kain Ziurtagiria lortzeko bidea erraz­teko asmoa ere badu egi­tas­moak. «Bi sariak lortu dai­tez­ke. Gure egitasmoak bi­kain lor­tzeko bidean ematen du diru laguntza, eta Eusko Jaur­laritzak ziurtagiria atera ondoren». TSST enpresak euskeraren erabilera nor­malizatzeko pla­na dauka mar­txan eta bertako esperientziaren berri eman zuen Santiago Sarasola geren­teak. Beraien kasuan oso aberas­garria dela azpimarratu zuen eta animatzeko gonbitea luzatu zien enpresei.

 

* Iturria: Hernaniko Kronika

Egitasmoak

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil