Zuretzat
Enpresariak
2012ko Gipuzkoako zerga gida argitaratu da
2013/01/09 - Iruzkinak: 0
Argitalpen honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak zerga arloko erabiltzaileei lan tresna bat eman nahi die, Gipuzkoako foru zerga sistema haiei hurbiltzeko eta beren jarduera euskaraz egitea errazteko.
Azken urteotan, euskararen ezagutza eta erabilpena handitu dira Gipuzkoan zerga alorreko kudeaketa publiko eta pribatuko profesionalen artean (herri langileak, gestoriak, aholkularitzak...) nahiz gizartean (zergadunak, unibertsitateko eragileak...).
Herri ogasunaren arloan espezializatutako argitalpenen merkatuan material ugari dago, baina horietako gehien-gehienak gaztelaniaz daude. Gabezia hori neurri batean estaltzeko, zerga gida hau plazaratu da, eta aurrerantzean ere euskaraz argitaratuko da.
Gida erabiltzaile askori zuzenduta dago, hala nola herri ogasunetako langileei, zergen arloarekin zerikusia duten profesional pribatuei (gestoriak, aholkularitzak, finantza entitateak...), unibertsitateko ikasle zein irakasleei edota oposizioak prestatzen dituzten herritarrei. Gida Gipuzkoako Foru Ogasunaren webean eskura dago: Ogasun weba > Departamentua > Zabalkundeko argitalpenak > Gipuzkoako zerga gida 2012.
Zerga gida 2012ko urriaren 31n eguneratuta argitaratu da, bakarrik formatu digitalean (PDF). Era berean, idazketan Foru Ogasunean euskararen erabilera soziala sustatzen duen Saregin kolektiboak parte hartu du.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.